ASTEGUNETAKO BEZPERETARAKO
GORATZARREAK
EGUNA
HIL ZAIGU
Eguna
hil zaigu
lan-zama bukatu;
Zuri
gaude, Kristo,
otoitz
eta kantu;
langileak
sari-emaile on zaitu.
Zure
alorretan
jardunak
gaituzu;
agindurik
duzun
ordaina
iguzu;
sari
oparoa
zerua
bait duzu.
Gaur,
bihar, entzunik
Zuk
egin dei-hotsa,
Zure
mesedea
dezagula
goza:
lanean
kemena,
lan-ostean
poza.
Kristo,
Jaun onbera,
gorespenak
Zuri:
aintza
eta ospe
berbera
Aitari,
Gogo
Deunarekin,
orain
eta beti. Amen.
JAUNA, ARGIAREN ARGIZ
Jauna,
argiaren argiz
eguna
egin bait duzu,
iluna
datorrelarik
zuri
otoitzez gauzkazu;
Arrasberan
eguzkiak
heriotzera
pausoa;
ta
mundua ilunpera,
dagokion
legez doa.
Egunaren
nekez, Jauna,
nekatutako
zintzoak,
kezka
gabe har gaitzala
gau-pakearen
altzoak.
Iluna
sartzen delarik,
ditzagun
buruak argi;
graziaz
babes gaitzazu,
argitan
gaitezen bizi.
Iguzu,
Aita onbera,
Semearekin
bat bera,
Espiritu
Deunarekin
beti
Errege bait zera. Amen.
DIREN GUZTIEN ANTOLATZAILE
Diren guztien antolatzaile,
gizonen egile, Jainko:
sortzen dituzu lur mami eta
narrasti-piztiak oro.
Zuk esan-hitzez eginak dira
mila gauza harrigarri;
gizonen mende jarri dituzu,
gizona dezaten zerbi.
Joera oker guztiak, Jauna,
urrun itzazu gugandik,
urrun okerra giza-legetik,
orobat ohituretatik.
Emazu, Jauna, saritzat poza,
egin graziaren grazi;
urra itzazu liskar-hedeak,
pake-itumenak josi.
Iguzu hori, Aita onbera,
Semearekin bat-bera,
Espiritua biokin dela,
beti Errege bait zera. Amen.
JAINKOA, ZUK DUZU
Jainkoa,
Zuk duzu sortarazi
ilunpetatik
mundua.
Zuk
duzu izarrez, ospez jantzi
gure
gaueko zerua.
Zu
zera Aitaren iduria,
betiereko
ederra;
munduak
dezala poz handia,
Zure
aintzari begira.
Ilunpe-zokoan
den argia,
hor
zaitugu zu dirdairan,
fededun
urratsen gidaria
ilunpetako
bidean.
Guztiak hiltzean itzaltzean,
distiraz
zaude Zu beti.
Mundua
gau beltzak iluntzean,
Zuk
bihotzean eguzki.
Etorri
behar den goiz-argia
zeru-lurretan
piztean,
izango
zaitugu Nagusia
gaurik
gabeko herrian.
ZABAL BIOTZOK
Zabal
bihotzok errukirako;
sendo
bihotzok borrokarako.
Gizon-emakume
berri,
kondairaren
eragile,
gizatasun
berriaren
oinarri
eta egile.
Gizon-emakume
berri,
arriskuen
onartzaile,
fede-bizitzan
ausarta,
zailtasunetan
garaile.
Gizon-emakume
berri,
esperantzaren
gudari,
zuzenaren
gose-egarri,
egi-bidean
bidari.
Gizon-emakume
berri,
ez
kate ta ez lokarri,
askatasunaren
jabe
eta
askatasun-azkarri.
Gizon-emakume
berri,
mugaz
gaindiko maitale,
elkar
artean oretuz
arraza
eta lurralde.
Gizon-emakume
berri,
pobreen
artean pobre,
hauekin
elkar-banatuz
etxeko
ogi ta aterpe.
ZORIONTASUNAK
Dohatsu
bihotz garbiak,
ikusiko
bait dute Jainkoa.
Edo
Hau
da poza, hau poz handia,
ederra
bait da / zuen saria.
Dohatsu
/ bihotz barnez / pobreak:
Haiena
bait da / zeruetako / erreinua.
Dohatsu
/ otzan eta / eztiak:
Agindutako
/ lurraz bait dira / jabetuko.
Dohatsu
/ negarretan / direnak:
Gozotasuna
/ izango dute / Jaunagandik.
Dohatsu
/ zuzen-gose / direnak:
Hoien
goseak / bere asea / izango du.
Dohatsu
/ errukior / direnak:
Ziur
bait dute / lortuko haiek / errukia.
Dohatsu
/ garbi diren / bihotzak:
Haiek
bait dute / Jaun zerukoa / ikusiko.
Dohatsu
/ pake-zale / direnak:
Beren
izena / izango dute / Jainko-seme.
Dohatsu
/ zapalduak / direnak:
Haiena
bait da / zeruetako / erreinua.
Alaitu
/ eta poztu / zaitezte:
Ederra
bait da / zuen saria / zeruetan.
IKUSIA
DUT ZERU BERRIA
Ikusia dut / zeru berria,
ikusia lur berria:
Lehengo zeru, / lehengo lurrik
ez zen gehiago ageri.
Ikusia dut / hiri santua
Jerusaleme berria:
Jainkoagandik / zerutik jaisten
ezkon-berria iduri.
Lur berri eta / zeru berrian
Jaunak gaitu bat / egingo.
Lur berri eta / zeru berrian
Harekin gera / biziko.
Entzun izan dut / goiko tronutik
indar handiko mintzoa:
«Hona Jainkoak / gizonen baitan
duen betiko egoitza».
Haiekin baita / orain egongo
zeruetako Jainkoa;
ta hoiek orain / jendalde santu
Jainkoa lagun dabiltza.
Lur berri eta / zeru berrian
Jaunak gaitu bat / egingo.
Lur berri eta / zeru berrian
Harekin gera / biziko.
Negar guztiak / begietatik
ditu txukatuz kenduko:
Heriotzerik, / eritasunik
ez da gehiago izango.
Negar-zotinik / ez da entzungo,
ez eta dolu, ez oihu:
Beren minekin / lehengo gauzak
betiko dira suntsitu.
Lur berri eta / zeru berrian
Jaunak gaitu bat / egingo.
Lur berri eta / zeru berrian
Harekin gera / biziko.
Goiko tronuan / jarririk zenak
ozenki zuen hau esan:
«Hona non orain / gauza guztiak
berri egiten ditudan.
Ni naiz lehena, / ni naiz azkena,
egarrituen iturri.
Harek ni Jainko, / hura Nik seme,
irabazleak nau sari».
Lur berri eta / zeru berrian
Jaunak gaitu bat / egingo.
Lur berri eta / zeru berrian
Harekin gera / biziko.
GAUEZ ZIGUTEN GURI ESAN
Gauez
ziguten / guri esan
hilik
zinela.
Beilan
zegoen / hilobian
gure
fedea.
Gau
osoan hor / egon gera
hilarri-losa
/ nola mugi.
Eguzkia
orduko,
lurbiraren
poza!
Hilik
zena piztu da:
gaiten,
beraz, goza.
Hilobi-zaiek
/ ez zekiten
gauzaren
berri;
ez
zer ordutan, / ez nolatan,
gertatua
zen.
Argi-aurretik
/ dirdai ziren
zure
soineko / bost zauriak.
Eguzkia orduko,
lurbiraren poza!
Hilik zena piztu da:
gaiten, beraz, goza.
Gure
zentzuok / arrasberan
logale
dira.
Fedeak,
aldiz, / bizkor bitza
bere
zentzuak.
Ikus
ahal zaitzan / gau beltzean
berpiztearen
/ ederrean.
Eguzkia orduko,
lurbiraren poza!
Hilik zena piztu da:
gaiten, beraz, goza.
AGER DEZAIGULA NOR DEN
Ager
dezaigula nor den,
Jainko
zela bait zioen.
Zertako
dugu hemen izen bat,
izen
baizik ez den izen?
Jaiki
dadila noizbaiten,
ikusten
hasi gaitezen.
Tentaldi ilunak
zaizkigu sortzen;
ez gaitzazula
utzi erortzen.
Fede-dohaia
dugu eskatzen.
Ez
sutatiko mintzotik,
ez
urrutiko lainotik,
hondamendizko
mundu honetan
ezin
jakin bazeranik,
ez
dugun arte gerorik,
ez
ondare segururik.
Tentaldi ilunak
zaizkigu sortzen;
ez gaitzazula
utzi erortzen.
Fede-dohaia
dugu eskatzen.
Bada hitz
eta mirari,
urrezko
jainko larregi;
askatzaile
den Jainko-eskurik
inoiz
ez zaigu ageri,
ukapena
bai ugari,
zeinetan
eman hitzari.
Tentaldi ilunak
zaizkigu sortzen;
ez gaitzazula
utzi erortzen.
Fede-dohaia
dugu eskatzen.
«Ni
naiz zuen Jainko ezti»
esana,
diguzu beti.
Ezkutu
eta itsutzailea,
guk
ezin zaitugu senti,
ikusiz
zaudela goiti,
gizonengandik
urruti.
Tentaldi ilunak
zaizkigu sortzen;
ez gaitzazula
utzi erortzen.
Fede-dohaia
dugu eskatzen.
Ez
zera bizi guduan,
gure
antzera munduan
Hil
beharraren kaliza latzik
iastatzen
al da zeruan,
sufrituz
gure moduan
heriotzako
orduan?