2026/08/14

Lehenengo Astea_

I. Domekako II. Bezperak

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen.
(Alleluia). 

 

GORATZARREA


Salmutegia
 

1 Ant. Siondik zabalduko dau Jaunak bere aginte-makilaren indarra, eta errege izango da betiko, alleluia.

Sal 109

Hona, Jaunak esana nire Jaunari
      «Jesarri zakidaz eskoian,
      zure etsaiak oin-aulki
      jartzen deutsudazan bitartean». 

Siondik zabalduko dau Jaunak
      zure aginte makilaren indarra:
      «Izan zaitez nagusi
      zure etsaien artean».

Handiki zu jaiotegunetik
      santu dirdaian,
      ihintza lez sortuazoko zaitut
      artizarraren aurrean.
      Jaunak zin egin dau
      eta ez jako damutuko:
      «Melkisedeken sailean
      abade zara zu behin betiko».

Nire Jauna zure eskoian:
      zapalduko ditu erregeak
      hasarre-egunean.

Bidean doala,
      errekan edango dau ura,
      horregatik jasoko dau burua.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Siondik zabalduko dau Jaunak bere aginte-makilaren indarra, eta errege izango da betiko, alleluia.

 

2 Ant. Ikara zaitez, lurra, Jaunaren aurrean, alleluia.

Sal 113a

Israel-herriak urten ebanean Ejiptotik,
      Jakob-en etxea erbestetik,
      Juda bihurtu jakon jauretxe,
      Israel, bere lurralde. 

Ikustean, itsasoak ihes,
      atzera egin eban Jordanek.
      Mendiek jauzi egin eben
      ahariek lez,
      munoek, arkumeek lez.

Ihes zoaz, itsaso, zergaitik?
      Jordan, atzera zergaitik?
      Zergaitik egin jauzi, mendiak,
      ahariek lez?
      munoak, arkumeek lez?

Ikara zaitez, lurra, Jaunaren aurrean,
      Jakoben Jainkoaren aurrean.
      Harek harkatxa ur-barruti
      biburtzen dau-ta    ,
      hatxa, ur-iturri.

Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Ikara zaitez, lurra, Jaunaren aurrean, alleluia.

 

3 Ant. Errege izaten hasia da Jauna, gure Jainko ahalguztiduna, alleluia.

           Kantika (Ikus Apk 19, 1-7)

Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra gure Jainkoarenak:
(R/. Alleluia)
Haren epaiak egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa Haren morroi guztiok,
(R/. Alleluia)
txiki eta handi, Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
(R/. Alleluia)
gure Jainko aalguztiduna.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
(R/. Alleluia)
Bera daigun goratu.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Heldu dira-ta bildotsaren ezteguak:
(R/. Alleluia)
horra apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 
(Aleluia.)

 Ant. Errege izaten hasia da Jauna, gure Jainko ahalguztiduna, alleluia.



Jainkoaren hitza

2 Kor 1, 3-4

      Bedeinkatua Jaungoikoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, errukiaren Aita, eta poz guztien Jaungoikoa! Berak pozten gaitu-ta saminaldi guztietan, guk ere besteak edozein saminalditan poztu ahal izan daiguzan, Jaungoikoagandik geuk hartu dogun pozarekin.
 

Galderantzuna

V/.  Bedeinkatua Zu, Jauna, * zeru-sapaian.
R/.  Bedeinkatua Zu, Jauna, * zeru-sapaian.

V/.  Aintza eta gorespen Zuri gizaldietan.
R/.  Zeru-sapaian.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.  Bedeinkatua Zu, Jauna, * zeru-sapaian.

 

Magn. ant.

 LEHENENGO ASTEA:

5    9     13     17     21     25     32


Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. ⇒Domekakoa

5    9     13     17     21     25     32


Eskariak

      Senideok: Gurtu daigun Kristo, gure Jauna eta Eleizaren Burua, eta uste osoz eskatu deiogun:   

Betorkigu, Jauna zure erreinua.

—Gizonen Salbatzaile zaran Jauna, egizu zure Eleizak iragarri eta egin daiala gizadi osoaren batasuna, * eta eroan daizala herri guztiak salbazinora.

—Zatorkiez lagun mundu zabaleko gotzain guztiei Erromako Aita Santuarekin batean, * eta emoiezu, batasun, maitasun eta bake-dohaia.

—Egizu, Jauna, kristauak Zuri, maisu zaituen Horri, loturik bizi izan daitezala, * eta euren egintzetan Zu aitortu zaiezela.

—Emon, Jauna, munduari bakea, * eta egizu nagusi izan daitezala herri guztietan zuzentasuna eta zoriona.

(Beste eskari batzuk ere egin daikez bakotxak...)

—Eroan, Jauna, hildakoak biztuera distiratsura, * eta hemen bizi garanok egin gaizuz, hareekin partedun zeruko zorionean.

 

      Amaitu daigun gure otoitza, Jaunak irakatsitako hitzak esanez:

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
 

Otoitza:⇒Domekakoa

5    9     13     17     21     25     32

 
Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
       Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.