Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen. (Aleluia).
AGER DEZAIGULA NOR DEN
Ager dezaigula nor den,
Jainko zela bait zioen.
Zertako dugu hemen izen bat,
izen baizik ez den izen?
Jaiki dadila noizbaiten,
ikusten hasi gaitezen.
Tentaldi ilunak
zaizkigu sortzen;
ez gaitzazula
utzi erortzen.
Fede-dohaia
dugu eskatzen.
Ez sutatiko mintzotik,
ez urrutiko lainotik,
hondamendizko mundu honetan
ezin jakin bazeranik,
ez dugun arte gerorik,
ez ondare segururik.
Tentaldi ilunak
zaizkigu sortzen;
ez gaitzazula
utzi erortzen.
Fede-dohaia
dugu eskatzen.
Bada hitz eta mirari,
urrezko jainko larregi;
askatzaile den Jainko-eskurik
inoiz ez zaigu ageri,
ukapena bai ugari,
zeinetan eman hitzari.
Tentaldi ilunak
zaizkigu sortzen;
ez gaitzazula
utzi erortzen.
Fede-dohaia
dugu eskatzen.
«Ni naiz zuen Jainko ezti»
esana, diguzu beti.
Ezkutu eta itsutzailea,
guk ezin zaitugu senti,
ikusiz zaudela goiti,
gizonengandik urruti.
Tentaldi ilunak
zaizkigu sortzen;
ez gaitzazula
utzi erortzen.
Fede-dohaia
dugu eskatzen.
Ez zera bizi guduan,
gure antzera munduan
Hil beharraren kaliza latzik
iastatzen al da zeruan,
sufrituz gure moduan
heriotzako orduan?
SALMUTEGIA
1
Ant. Atzerrien argitzat ipinten zaitut, lurraren bazterreraino izan zaitezan
neure salbazino.
Sal 71, 2-11
Emoiozu, Jainko, zure auzia
erregeri,
zure zuzentasuna errege-semeari.
Zaindu bei zure herria zuzentasunez,
eta zure gizagaixoak zuzenbidez.
Mendiek herriari bakea ekarri
beioe,
eta munoek zuzenbidea.
Herriko zaurgarriak babestu beiz
salbatu behartsuen seme-alabak,
xehatu beiz zapaltzaileak.
Eguzkia haina luzaro bizi izan bedi,
ilargia haina gizaldiz gizaldi.
Jatsi bedi euria bedartzara lez,
lurra asetzen dauan
euri-lanbroa lez.
Zuzentasuna garatuko da
haren egunetan,
bakea ugari ilargia amatau artean.
Nagusi izan bedi itsasotik itsasoraino,
Ibaitik lehor-mugaraino.
Arerioak aurrean jakoz ahuspeztuko,
haren etsaiek hautsa dabe miazkatuko.
Tarsisko eta uharteetako erregeek
ekarriko deutsoez esku-ikusiak,
Arabiako eta Sabako erregeek
emariak.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Atzerrien argitzat ipinten zaitut, lurraren bazterreraino izan zaitezan
neure salbazino.
2 Ant. Jaunak
salbauko ditu behartsuen seme-alabak, eta xehetuko zapaltzaileak.
Salmoa 71, 12-19
Errege guztiek agurtuko dabe
ahuspez,
atzerri guztiek zerbituko.
Onik atarako dau-ta
oihuka diharduan jente zaurgarria,
eta laguntzailerik ez dauan dohakabea.
Apalarentzat eta behartsuarentzat
izango dau errukia,
salbauko dau behartsuen bizia.
Gogorkeria ta zapalketatik
atarako ditu,
hareen odola harentzat baliotsu.
Bizi izan bedi! Eta Arabiako urretik
emongo deutsoe,
haren alde beti egingo dabe otoitz,
atergabe bedeinkatuko dabe.
Gari ugari izango da soloetan,
balantzan egongo da
mendi-tontorretan;
emongo dau uzta Libanok lez,
iria loratuko da
zelaiko bedarra lez.
Betiko izan bedi haren izena,
eguzki-argia haina
haren izenaren iraupena.
Lurreko leinu guztiak †
Harengan izango dira bedeinkatuak,
herri guztiek
dohatsu autortuko dabe ha.
Bedeinkatua Jauna, Israelgo
Jainkoa,
mirariak egiten bakarra!
Bedeinkatua Haren izen ederra
beti eta beti,
eta Haren aintzaz
lurbira osoa bete bedi!
Amen, amen!
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunak
salbauko ditu behartsuen seme-alabak, eta xehetuko zapaltzaileak.
3 Ant. Oraintxe
etorri dira gure Jainkoaren salbazinoa ta erregetza.
Kantika: Apk 11, 17-18; 12, 10b-12a
Eskerrak emoten deutsuguz, Jauna,
bazaran eta bazinan
Jainko ahalguztiduna;
zure ahalmen handiaz
jabetu zara-ta,
eta errege izaten hasia zara.
Haserretu ziran atzerriak,
baina heldu da zure haserrea,
eta hilak epaitzeko ordua;
heldu jake sari-ordua
zure zerbitzari profetei,
eta santu eta zure izenaren
bildur diranei,
txikiei nahiz handiei.
Orain etorri da salbamena,
gure Jainkoaren
indarra ta erregetza,
eta bere Kristoren ahalmena;
jaurtia izan da-ta
gure senideen salatzailea,
gure Jainkoaren aurrean,
gau ta egun, salatzen zituana.
Hareek azpiratu dabe Bildotsaren
odolaz,
eta emon daben autormenaz:
euren bizia ez dabe-ta izan maiteago,
heriotza baino.
Poztu zaiteze, beraz, zeruak,
eta euretan bizi zareenak.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Oraintxe
etorri dira gure Jainkoaren salbazinoa ta erregetza.
Jainkoaren hitza
1 Pe 1, 22-23
Zuen
arimak garbitu dozuez, egiari obedituz, senideak bezala zinez alkar maitatzeko.
Maitatu eizue alkar bihotz garbiz eta gar artean; barriz jaioak zaree-eta, eta
ez hazi ustelkorretik, ustel-ezinetik baino, Jainkoaren hitz bizi eta
iraunkorrari esker.
GALDERANTZUNA
V/. Jauna
dot artzain, * ez naz ezeren beharrean.
R/.
Jauna dot artzain, * ez naz ezeren beharrean.
V/. Larra gurietan etxunazoten nau.
R/.
Ez naz ezeren beharrean.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Jauna
dot artzain, * ez naz ezeren beharrean.
Magn. ant. Zuzentasunaren
gose diranak asetzen ditu Jaunak, eta ondasunez beteten.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zuzentasunaren
gose diranak asetzen ditu Jaunak, eta ondasunez beteten.
Eskariak
Eskerrak emon deioguzan Jainkoari, bere herria Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez bedeinkatu dauan gure Salbatzaileari, eta eskatu deiogun:
Bedeinkatu, Jauna, zure herria.
—Jainko errukitsu, zaindu
eizu I…
gure Aita Santua, eta I… gure
Gotzaina; * gorde eizuz okerrik gabe, zure Eleizaren artzain
aukeratu dituzunak.
—Babestu eizu, Jauna, zure herria,
* eta atara eizu gatx guztietatik.
—Gehitu eizuz orio-kimuak lez zure
mahai-inguruan, euren bizia zure erreinuaren zerbitzurako eskeintzen daben sem-alabak, * Zuri birjintasunean, pobretasunean eta menpetasunean
hurragotik jarraitu deizuen.
—Zaindu eizuz, euren birjintasuna
eskeini deutsuen zure alabak, * Zuri, Jainkoaren Bildots horri,
nahinora jarraitu deizuen.
Bakotxak bere eskariak ere egin
daikez
—Emoiezu betiko bakea hildakoei,
* eta alkartu gaizuz geu ere eurekin betiko zorionean.
Jesu
Kristoren bitartez Jainkoaren seme-alaba izatera heldu garan ezkero, bildur
barik esan daigun:
Gure Aita zeruetan zarana,
antu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jauna, arratsaldeko gure gorespen-oparia eskeintzean, apalik eskatzen deutsugu,
zure legea gau ta egun gogoan erabili daigula, eta betiko biziaren argia eta
saria emon deiguzuzala. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin
eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.