DOMEKAKO BEZPERETARAKO GORATZARREAK
Argiaren
argi
Argiaren
argi zera,
hirutan
Jaungoiko bakar:
Jaisten
doa eguzkia,
piztu
bihotzak su ta gar.
Gauden
goizean bezala
kantuz
iluntzealdean;
ederretsi
zaitzagula
eresiz
betierean.
Ospe
Kristori, Aitari,
bien
Espirituari.
hirutan
bat guztiz ahaltsu,
entzun zure herriari. Amen.
ARGIAK
EGILE ZAITU
Argiak
egile zaitu,
egunak
bere sorburu;
munduaren
hasieran
argia
zenuen sortu.
Goiz-arratsak
bat eginez
eguna
deitzen diozu;
gau
beltza gainean bait da,
gure
otoitza hartzazu.
Gizonak
ez beza galdu
barne-bizi
dohatsua;
gogai
hutsalak irauliz
ez
bedi gaiztoz galdua.
Dezagun
alde gaiztotik,
ken
dezagun txarkeria,
zerua-tea
jotzean
jaso
dezagun saria.
Emaiguzu
grazia hau,
gure
Jainko zeran Jauna:
Aita,
Seme, Gogo Guren,
beti
Errege zerana. Amen.
KRISTO
BERPIZTUAREN
Kristo
berpiztuaren
Espiritu
baitan,
zer
familia dugun
osatzen
Elizan!
Esker
onezko kantuz
dezaiogun
ekin,
Zuk
emanikan dugu,
bizia
gurekin;
Zuk
diozu lurrari
errotik
eragin,
Zuk
diguzu mundua
bihurtu
atsegin.
Denok
gabiltza, Jauna,
lanean
pozturik,
senitarte
zintzoan
ongi
elkarturik;
ez
dezagun jadanik
sesio
biderik
Kristo
baitan berpiztu
geranez
geroztik.
Lurralde
hontan, Jauna,
izan
gaitezen gu
herri
berria eta
erresuma
santu,
berritu
den munduko
apaiz
ta testigu,
gizonentzako
zure
argi
distiratsu.
BETIEREKO
JAINKO AITAREN
Betiereko
/ Jainko Aitaren
ospe,
aintza, / argi-gozo.
Zein
gora eta / zein santu zaren,
Jesu
Kristo!
Eguna
bait da / itzaltzen ari,
kantuz
gaude / argi horri,
kantuz
Aitari, / Seme Jaunari,
Espiritu
/ Santuari.
Denetan,
beti / Zu gorestea
fededunek
/ zor dizute;
bizi-emaile
/ Jainko-Semea,
Zeru-lurrek
/ Zuri ospe!
ESKERRAK
ZURI, JAUNA
Zu
zera Jainko salbatzailea,
argi
dagigun argia;
gure
oinarri zeran harkaitza,
aterpe
babesgarria.
Eskerrak
Zuri, Jauna,
eskerrak
Zuri!
Pozik
gabilzke ur ateratzen
biziaren
iturritik,
horren
indarrak bait du gizona
berpizten
hilen artetik.
Orduan
dugu denok esango:
«Jo
Jaunari kantu hotsa!
Handia
bait du bere izena,
neurrigabea
bihotza».
Gorets
beza lur osoak Jauna,
kanta
Harek egin-lana.
Bai harrigarri
dela herrian
salbatzaile
dugun Jauna!
ZAUDE
GUREKIN
Zaude
gurekin,
iluna
da;
Zurekin
gaua
eguna
da.
Nola
guk Zu aurkitu,
gau
iluna denean,
ez
bazabiltza gure
bide
beretikan?
Geldi
zaitez gurekin,
mahaia
prest bait dago;
bada
ogi berria, /
bada
ardo zaharra.
Nola
jakin zerala
giza-legeko
gizon,
onartzen
ez baduzu
eskaintza
apal hau?
Zuk,
aldiz, emaiguzu
gorputz
hori janari,
pozak
urrun dezaigun
gure
gau iluna.
Egun-sentiz
ikusi
zaitugu
berpizturik,
argi
biziz betiko
eguzki
egiria.
Zu
ikusteak piztu
digun
pozaren sua
ez
dezaigula itzal
gau-giro
makurrak.
Bila gabilzkizunon
zure
Espirituaren
maitasun
su-garra.
Eta
garbi ezazu
erruak
lohitu duen
giza-bihotzetako
zure
iduria.