2026/08/14

Laugarren Astea_

IV. Domekako II. Bezperak

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari,
        eta Espiritu Santuari.
        Lehen lez, orain eta beti,
        eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia. 

 

GORATZARREA


Salmutegia 

1 Ant. Neuk sortuazo zaitut santu-dirdaian, artizarraren aurrean, alleluia.

Sal 109

Hona, Jaunak esana nire Jaunari
      «Jesarri zakidaz eskoian,
      zure etsaiak oin-aulki
      jartzen deutsudazan bitartean».

Siondik zabalduko dau Jaunak
      zure aginte makilaren indarra:
      «Izan zaitez nagusi
      zure etsaien artean».

Handiki zu jaiotegunetik
      santu dirdaian,
      ihintza lez sortuazoko zaitut
      artizarraren aurrean.
      Jaunak zin egin dau
      eta ez jako damutuko:
      «Melkisedeken sailean
      abade zara zu behin betiko».

Nire Jauna zure eskoian:
      zapalduko ditu erregeak
      hasarre-egunean.

Bidean doala,
      errekan edango dau ura,
      horregatik jasoko dau burua. 

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Neuk sortuazo zaitut santu-dirdaian, artizarraren aurrean, alleluia.

 

2 Ant. Zorionekoak, zuzentasunaren gose eta egarri diranak; asetuak izango dira-ta.

Sal 111

Dohatsu, Jaunaren bildur dan gizona,
      Haren aginduak oso maite dituana.
      Ahaltsu izango da lurrean haren hazia,
      zintzoen ondorengoa onetsia.

Haren etxean onak eta ondasunak,
      beti iraungo dau haren zabaltasunak.
      Zintzoentzat ilunpetan argia lez sortzen da:
      onbera da, errukitsua ta zuzena.

Zorionekoa, errukitu eta emon
      egiten dauan gizona,
      bere gauzak
      zuzen atontzen dituana.
      Ez da koloka ibiliko behin ere,
      haretaz gogoratzeak iraungo dau beti ere.

Barri txarrak ez dau bildurtzen,
      bizkor dau bihotza
      Jaunagan itxaroten.
      Sendo dauka bihotza, bildurrik barik,
      bere etsaiak lotsaz ikusi arte.

Zabaltzen deutse eta emoten behartsuei,
      beti irautekoa da
      haren esku-zabala,
      ospez jagiko da haren ahalmena.

Hau ikusiz gaiztoa sumindu egingo da,
      haginen karraskaz agortuko,
      gaiztoen guraria ez da jazoko.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zorionekoak, zuzentasunaren gose eta egarri diranak; asetuak izango dira-ta.

 

3 Ant. Jesusen izenera belaun guztiak makurtu beitez zeruan eta lurrean, alleluia.

            Kantika:  (Ikus Apk 19, 1-7)

Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra gure Jainkoarenak:
(R/. Alleluia)
Haren epaiak egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa Haren morroi guztiok,
(R/. Alleluia)
txiki eta handi, Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
(R/. Alleluia)
gure Jainko aalguztiduna.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
(R/. Alleluia)
Bera daigun goratu.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Alleluia.
Heldu dira-ta bildotsaren ezteguak:
(R/. Alleluia)
horra apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alleluia.  (Alleluia)

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. (Aleluia.)

Ant. Jesusen izenera belaun guztiak makurtu beitez zeruan eta lurrean, alleluia.

 

Jainkoaren hitza

Eb 12, 22-24

      Zuek, Sion-mendira hurreratu zaree, Jaungoiko biziaren herrira, zeruko Jerusalema, milaka eta milaka aingeruen batzarrera, zeruetan idatzirik dagozan lehen-semeen batzarrera, guztien epaile dan Jaungoikoagana, euren helburua jadetsitako zintzoen espirituetara, itun barri baten bitarteko dan Jesusengana, eta Abelenak baino indartsuago oihu egiten dauan garbikuntza-odolera.

 

V/.  Handi da gure Jainkoa, * indarrez indartsu.
R/.  Handi da gure Jainkoa, * indarrez indartsu.

V/.  Harek dakienak ez dauka neurrik.
R/.  Indarrez indartsu.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.  Handi da gure Jainkoa, * indarrez indartsu. 

Magn. ant.

LAUGARREN ASTEA:

4     8     12     16     20     24    28     32


Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi 
†
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. ⇒Domekakoa

4     8     12     16     20     24    28     32


Eskariak

      Dei egin deiogun dohai guztien iturburu dan Jainkoari, eta esan deiogun:  

Entzun, Jauna, gure otoitza.

—Diren guztien Aita eta Jauna, zure Semea bialdu zenduan mundura, zure izena non-nahi izan zedin goratua, * indartu eizu herrietan, zure Eleizaren autormena.

—Egin gaizuz, Jauna, zure Apostoluek irakatsitakoaren entzule on, * eta guk autortzen dogun sinismenaren egile.

—Zuzen-zaleak maite dituzun Horrek, * egiezu zuzentasun zapalduei.

—Askatu eizuz giltzapetuak, argitu itsuen begiak, jaso makurtuak, * eta babestu eizuz arrotzak.

(Beste eskari batzuk ere egin daikez bakotxak)

      Gure artean eta Jesu Kristorekin alkarturik, eta beti alkarri barkatzeko asmo sendoz, egin deiogun otoitz Aitari uste osoz:

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.

Otoitza:⇒Domekakoa

4     8     12     16     20     24    28     32

Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.