II. Domekako I. Bezperak
Agurra
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan.
Amen. (Aleluia).
ARGIAK EGILE ZAITU
Argiak egile zaitu,
egunak bere sorburu;
munduaren hasieran
argia zenuen sortu.
Goiz-arratsak bat eginez
eguna deitzen diozu;
gau beltza gainean bait da,
gure otoitza hartzazu.
Gizonak ez beza galdu
barne-bizi dohatsua;
gogai hutsalak irauliz
ez bedi gaiztoz galdua.
Dezagun alde gaiztotik,
ken dezagun txarkeria,
zerua-tea jotzean
jaso dezagun saria.
Emaiguzu grazia hau,
gure Jainko zeran Jauna:
Aita, Seme, Gogo Guren,
beti Errege zerana. Amen.
Samutegia
1 Ant. Argi
da zure hitza, Jauna, nire oinentzako, alleluia.
Sal 118
Argi da zure hitza nire
oinentzako,
argitasun nire bideentzako.
Zin egin dot, eta hauxe da nire asmoa:
zure erabagi zuzenak gordetzekoa.
Lur-jorik nago, Jauna,
euki nazu bizirik
zure hitzaren arabera.
Hartu eizuz, Jauna, nik ahoz eskeiniak,
irakatsi eidazuz zure erabagiak.
Bizia, galtzeko zorian daukat beti,
baina ez jat ahaztuko zure legerik.
Gaiztoek sarea ipini deuste,
baina ez naz saihestu
zure arauetatik.
Zuk iragarriak, nire betiko ondare,
nire bihotzaren poz dira.
Zuk jarriak betetzera
bihotza makurtua dot,
beti eta zeharo.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan.
Amen.
Ant. Argi
da zure hitza, Jauna, nire oinentzako, alleluia.
2 Ant. Alaitasunez
beteko nozu, Jauna, zure aurrean, alleluia.
Sal 15
Zaindu naizu, Jauna,
Zeugana nator-eta babes-bila.
Holantxe dinotsat Jaunari:
«Zeu zaitut nire jabe;
ez dot onik Zu gabe».
Lurrean diran santuengana,
bai grina harrigarria emon deustala!
Euren oinazeak ugaritzen dabez,
beste jainkoen atzetik doazenek.
Ez dot horreen odol-eskeintzarik isuriko,
ez dut horreen izenik ezpanetan hartuko.
Jauna da nire ondare ta edontzia;
Zeuk daukazu eskuetan nire zoria.
Lur gizenean
suertau jataz zuin-ariak,
oso pozik nago nire ondareaz.
Onesten dot Jauna,
aholku emon deustalako,
gauez ere nire bihotzak
ohartuazoten naualako.
Begi-aurrean ipintzen dot beti Jauna;
eskoian daukadala,
ezin naiteke dardaratu.
Horregatik alai daukat bihotza,
pozik barrua,
haragi honek ere bakean dau atsedena.
Ez dozu-ta nire bizia
Lezara jaurtiko,
ezta zure zintzoa
ustelak hartzen itziko.
Bizirako bidea erakutsiko deustazu:
alaitasun betea zure aurrean,
betiko atseginak zure eskoian.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan.
Amen.
Ant. Alaitasunez beteko nozu, Jauna, zure aurrean, alleluia.
3 Ant. Jesusen
izenera belaun guzti makurtu bedi zeruan eta lurrean, alleluia.
Kantika:
Flp 2, 6-11
Kristo
Jesusek, Jainkoaren izaera
–bereko izanik,
ez eutson gogor eutsi
Jainkoarekin bardin izateari;
bestetara, baino,
bereaz hustu egin zan,
morroi-izaera hartuz,
eta beste edozein lez azalduz.
Eta gizon lez agerturik,
apaldu egin eban bere burua,
menpeko eginezh eriotzaraino,
kurutzeko heriotzaraino.
Horregaitik Jainkoak goratu egin
eban,
eta izen guztien gaieko izena
emon eutson,
Jesusen izenera
belaun guzti makurtu daiten,
zeruan, lurrean eta lurpean,
eta mihin guztik autortu daian:
Jesu Kristo Jauna da,
Aita Jainkoaren aintzarako.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan.
Amen.
Ant. Jesusen izenera belaun guzti makurtu bedi zeruan eta lurrean, alleluia.
Jainkoaren hitza
Kol 1, 3-6a
Grazia
eta bakea zuei gure Aita Jainkoagandik. Gure otoitzetan beti dihardugu eskerrak
emoten Jainkoari, Jesu Kristo gure Jaunaren Aitari, izan dogu-ta Jesu Kristogan
dozuen fedearen, eta fededun guztientzat dozuen maitasunaren barri. Jainkoak
zeruetan zuentzat gordeta daukanaren itxaropenak indar emoten deutsue
horretarako: zuengana barri ona, egiaren barria, lehenengo aldiz etorri zanetik
ezagutzen dozuen itxaropenak. Barri on hori handitzen doa lur osoan eta frutu
emoten, zuen artean jazoten dan lez.
V/. Eguzkia
sortu lekutik sartzen danera, * goretsia izan bedi Jaunaren izena.
R/.
Eguzkia sortu lekutik sartzen danera, * goretsia izan bedi Jaunaren izena.
V/. Haren
ospea ortziaren gainean.
R/.
Goretsia izan bedi Jaunaren izena.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.
Eguzkia sortu lekutik sartzen danera, * goretsia izan bedi Jaunaren izena.
Magn. ant.
BIGARREN ASTEA:
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. ⇒Domekakoa
Eskariak
Jainkoak,
beretzat aukeratu eban herria lagundu eta zaindu egiten dau, zoriontsu izan
daiten; eskerrak emonez eta Haren maitasuna gogoratuz, esan
deiogun:
Zeugan dogu, Jauna, uste ona.
—Aita guztiz maitetsu, I…
gure Aita Santuarentzat eta I…
gure Gotzainarentzat eskatzen deutsugu: * zaindu eizuz zeure indarrez
eta santu egin zeure graziaz.
—Gaixo dagozanek ikusi daiela,
euren gaixotasunetan Kristo neketsuarekin lagun dirala, * Haren
atseginetan ere lagun izan daitezan betiko.
—Erruki zakiez aterperik ez
dabenei, * eta egizu bizileku egoki bat aurkitu daiela.
—Emoiguzuz, Jauna, lurreko frutuak,
* guztiek izan daien eguneroko ogia.
(Beste eskari batzuk ere egin
daikez bakotxak...)
—Erruki zakiez, Jauna, hildakoei,
* eta zabaldu eiezuz zeruko ateak.
Espiritu
Santuak eraginik, esan deiogun gure Aitari Jaunak irakatsi euskun otoitza:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza:⇒Domekakoa
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.