Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. (Aleluia).
GAUEZ ZIGUTEN GURI ESAN
Gauez ziguten / guri esan
hilik zinela.
Beilan zegoen / hilobian
gure fedea.
Gau osoan hor / egon gera
hilarri-losa / nola mugi.
Eguzkia orduko,
lurbiraren poza!
Hilik zena piztu da:
gaiten, beraz, goza.
Hilobi-zaiek / ez zekiten
gauzaren berri;
ez zer ordutan, / ez nolatan,
gertatua zen.
Argi-aurretik / dirdai ziren
zure soineko / bost zauriak.
Eguzkia orduko,
lurbiraren poza!
Hilik zena piztu da:
gaiten, beraz, goza.
Gure zentzuok / arrasberan
logale dira.
Fedeak, aldiz, / bizkor bitza
bere zentzuak.
Ikus ahal zaitzan / gau beltzean
berpiztearen / ederrean.
Eguzkia orduko,
lurbiraren poza!
Hilik zena piztu da:
gaiten, beraz, goza.
SALMUTEGIA
1
Ant. Itxaropen zoriontsua itxaroten dogu, gure
Salbatzailearen agerraldi ospetsua.
61 Salmoa
Nire barruak
Jainkoagan baino ez dau atsedena,
Harengandik nire salbazinoa.
Bera baino ez dot harkatx
eta salbazino,
nire babes: ezin naiteke kolokatu.
Noiz arte erasoko deutsazue
gizon bakarrari,
danak batera ha lurreratu nahian,
horma okertuaren,
harresi arrakalduaren antzean?
Ni nire gaindegitik trokaratzea
dabe
asmo bakarra,
guzurra jake atsegin,
ahoz onetsi egiten dabe,
eta bihotzez gatxetsi.
Jainkoagan baino ez eizu
izan atseden, ene barrua,
Harengandik jatort-eta
itxaroten dodana.
Bera baino ez dot harkatx
eta salbazino,
nire babes: ezin naiteke kolokatu.
Jainkoagan daukadaz edertasuna
ta salbazinoa,
Jainkoa da nire arkatx sendo,
nire iheslekua.
Itxaroizu Harengan atergabe,
herria,
isuri eizue Haren aurrean gogoa,
guk ihesleku Jainkoa.
Gizakumeak arnasa huts dira,
handikiak, itxura;
danak batera pisuan ipinita,
arnasea baino arinago dira.
Ez itxaron zapalkerietan,
ez alperrik harrotu harrapakinetan,
ondasunak gora badoaz
ez eurei lotu.
Berba bat esan dau Jainkoak,
eta nik bi honeexek entzun:
«Jainkoarena dala indarra,
eta zeurea grazia, Jauna,
eta Zeuk emoten deutsazula bakotxari
bere eginakaitik dagokiona».
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Itxaropen
zoriontsua itxaroten dogu, gure Salbatzailearen agerraldi ospetsua.
2 Ant. Agertu
deigula Jainkoak aurpegi alaia, eta bedeinkatu gaizala.
66 Salmoa
Erruki bekigu Jainkoa,
bedeinkatu gaizala,
agertu deigula aurpegi alaia;
ezagutu daien lurrean zure bidea,
herri guztietan
Zugandiko salbazinoa.
Ene Jainko, ospatu zaiezala
herriek,
ospatu zaiezala herri guztiek.
Poztu beitez kantari atzerriak,
zuzenbidez daroazu-ta izadia;
zintzo dozuz-eta gidatzen herriak,
eta zaintzen lurrean atzerriak.
Ene Jainko, ospatu zaiezala
herriek,
ospatu zaiezala herri guztiek.
Lurrak bere uzta emon dau,
Jainkoak, gure Jainkoak,
bedeinkatzen gaitu.
Jainkoak bedeinkatu gaizala,
lur-bazter guztiek bildur deutsoela.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Agertu
deigula Jainkoak aurpegi alaia, eta bedeinkatu gaizala.
3 Ant. Gauza
guztiak Beraren bidez dira eginak, eta guztiek diraue Berarengan.
Kantika: Kol 1, 12-20
Eskerrak
emoten deutsaguz
Aita Jainkoari,
argian, santuen oinorde-lagun
egin gaituanari.
Ilunpearen
menpetik atara gaitu-ta,
eta bere Seme maitearen
erreinura aldatu.
Honexengan dogu erospena,
Honexengan pekatuen parkamena.
Hau, Jainko
ikusi-ezinaren irudi da,
sorkari guztietan lehen-semea.
Beronen bidez dira-ta eginak
gauza guztiak,
zeru-lurretakoak, agiri diranak
eta ez diranak:
Aulki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak;
gauza guztiak Beraren bidez
eta Berarentzat dira eginak.
Diran guztiak
baino lehenago da Bera,
eta guztiek diraute Berarengan.
Gorputzaren buru ere Bera da,
Eleizaren buru, alegia.
Bera da hasiera,
hilen arteko lehen-semea,
diran guztietan
Bera izan dadin lehenengoa.
Jainkoaren
gogoko izan da-ta
betearen betea Harengan egotea,
eta Haren bidez, gauza guztiak
Berekin adiskidetzea;
Haren kurutzeko odolaz
bakeak eginik,
zeru-lurretan diran guztiekin.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gauza
guztiak Beraren bidez dira eginak, eta guztiek diraue Berarengan.
Jainkoaren hitza
1 Pe 5, 5b-7
Izan
zaiteze apalak guztiok alkarrekin, Jainkoak harroei gogor egiten deutse-ta;
apalei, barriz, bere grazia emoten. Makurtu zaiteze Jainkoaren esku
indartsuaren azpian, Berak jaso zaizen bere sasoian. Laga Haren gain zuen kezka
guztiak, Bera da-ta zuen ardurea dauana.
GALDERANTZUNA
V/.
Gorde gaizuz, Jauna, * begi-ninia lez.
R/.
Gorde gaizuz, Jauna, * begi-ninia lez.
V/.
Zure hegoen gerizpeak ezkutatu gaizala.
R/.
Begi-ninia lez.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Gorde
gaizuz, Jauna, * begi-ninia lez.
Magn. ant. Erabili,
Jauna, zure besoaren indarra, birrindu buru-harroak, eta jaso gora ezerezak.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Erabili,
Jauna, zure besoaren indarra, birrindu buru-harroak, eta jaso gora ezerezak.
Eskariak
Goretsi daigun Jainkoa, bere emaitzez aberasten gaituan gure Salbatzailea, eta
eskatu deiogun sinismenez:
Emoiguzu ugari, Jauna, zure grazia
eta bakea.
—Jainko betikoa, Zuretzat mila urte
joan-barri dan atzoko eguna lez dira: * gogoratu eiguzu beti, gure
bizia, goizean sortu eta arratsaldean igartzen dan bedarra langoa dala.
—Jauna, emon zure herriari mana,
goserik izan ez daian, * eta ur bizia, gehiago egarritu ez dadin.
—Zure fededunek goiko ondasunak
bilatu eta gozau daiezala, * eta euren lan eta atseden-aldiak zure
aintzarako izan daitezala.
(—Emoiguzu, Jauna, giro ona,
* eta uzta ederra batu daigula.)
Edo:
—Atara gaizuz, Jauna, gatx guztietatik, * eta bedeinkatu eizu oparo gure alkartea.
Bakotxak bere eskariak ere egin
daikez
—Hildakoek ikusi daiela zure
aurpegia, * eta gu ere zoriontsu izan gaitezala eurekaz batean.
Jainko gure Aitaren eskuetan ipini daiguzan gure eskariak, eta amaitu daigun
gure otoitza Jaunak irakatsitako hitzak esanez:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Santua da, Jauna, zure izena eta zure errukiak gizaldiz gizaldi irauten dau;
entzun, zure herriaren otoitza, eta emoiozu betikotasunean abestea zure
gorespenak. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu
Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.