2026/08/22

IV. Eguena

Bezperak

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen
. (Aleluia).
 

GORATZARREA


JAINKOA, ZUK DUZU
 

Jainkoa, Zuk duzu sortarazi
ilunpetatik mundua.
Zuk duzu izarrez, ospez jantzi
gure gaueko zerua.

Zu zera Aitaren iduria,
betiereko ederra;
munduak dezala poz handia,
Zure aintzari begira. 

Ilunpe-zokoan den argia,
hor zaitugu zu dirdairan,
fededun urratsen gidaria
ilunpetako bidean. 

Guztiak hiltzean itzaltzean,
distiraz zaude Zu beti.
Mundua gau beltzak iluntzean,
Zuk bihotzean eguzki. 

Etorri behar den goiz-argia
zeru-lurretan piztean,
izango zaitugu Nagusia
gaurik gabeko herrian.

 

SALMUTEGIA


1 Ant.
Zeu zara, Jauna, nire laguntzailea, nire gordeleku eta salbatzailea.

143 Salmoa, 1-8

Bedeinkatua izan bedi
      nire harkatx dan Jauna,
      eskuok gudura
      eta atzamarrok burrukara
      egokitzen deustazana.
      Nire laguntzaile eta nire gaztelu,
      nire salbatzaile ta gordeleku.
      Nire babeski eta batu-leku da-ta,
      herriak menpeko emon deustazana.

Jauna, zer da gizakia
      Zu haretaz arduratu zaitezan?
      Zer da gizasemea
      Zu haretaz gogoratu zaitezan?
      Gizakia arnasaldi baten antzeko,
      haren egunak,
      ihes doan gerizearen antzeko.

Eratsi eizu ortzia ta jatsi zaitez,
      Jauna,
      ikutu eizuz mendiak,
      eta ketan jarriko dira.
      Jo tximistez eta sakabanatu eizuz,
      Zure gezia jaurtiz ikaratu eizuz.

Luzatu eidazu eskua goiko gainetik,
      atara naizu eta salbatu uholdetik,
      atzerritarren eskutik:
      guzurra dino-ta hareen ahoak,
      hareen eskoiak zin guzurrezkoa.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zeu zara, Jauna, nire laguntzailea, nire gordeleku eta salbatzailea.

 

2 Ant.  Dohatsu herri hori, Jauna dau-ta Jainkoa!

143 Salmoa, 9-15

Kantu barri bat kantatuko deutsut,
      Jainkoa,
      hamar hariko salterioz abestekoa.
      Erregeei garaipena emon deutsezuna,
      Dabid, zure morroia,
      onik atara dozuna.

Atara naizu ezpata gaiztotik,
      salbau naizu atzerritarren eskutik:
      guzurra dino-ta hareen ahoak,
      hareen eskoiak zin guzurrezkoa.

Gure seme-alabak landaren antzeko
      izan daitezala,
      gaztetan hazi daitezala.
      Gure alabak zutabe eder bezala,
      jauregiko zutabe landuak bezala.

Gure garautegiak beteak izan beitez,
      guztitariko uzta aberatsez.
      Gure ardiak milaka ugaritzen,
      ehunka ta alehunka larran,
      gure zamariak bizkarra betean.

Ez bedi gurean harresi-hausterik,
      ez atzerriratzerik,
      ezta gure enparantzetan aienerik.

Holako herria bai zorionekoa!
      Dohatsu herri hori,
      Jauna dau-ta Jainkoa!

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Dohatsu herri hori, Jauna dau-ta Jainkoa!

 

3 Ant. Oraintxe etorri dira gure Jainkoaren salbazinoa ta erregetza.

         Kantika: Apk 11, 17-18. 12, 10b-12a

Eskerrak emoten deutsuguz, Jauna,
      bazaran eta bazinan
      Jainko ahalguztiduna;
      zure ahalmen handiaz
      jabetu zara-ta,
      eta errege izaten hasia zara.

Hasarretu ziran atzerriak,
      baina heldu da zure hasarrea,
      eta hilak epaitzeko ordua;
      heldu jake sari-ordua
      zure zerbitzari profetei,
      eta santu eta zure izenaren
      bildur diranei,
      txikiei nahiz handiei.

Orain etorri da salbamena,
      gure Jainkoaren
      indarra ta erregetza,
      eta bere Kristoren ahalmena;
      jaurtia izan da-ta
      gure senideen salatzailea,
      gure Jainkoaren aurrean,
      gau ta egun, salatzen zituena.

Hareek azpiratu dabe Bildotsaren odolaz,
      eta emon daben autormenaz:
      euren bizia ez dabe-ta izan maiteago,
      heriotza baino.

Poztu zaiteze, beraz, zeruak,
      eta euretan bizi zareenak.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Oraintxe etorri dira gure Jainkoaren salbazinoa ta erregetza.

 

Jainkoaren hitza

Ik. Kol 1, 23

      Fedean gogor eta sendo iraun eizue, Ebanjelioaren itxaropenetik baztertu barik; entzun dozue-ta zerupeko sorkari guztiei iragarri jaken Ebanjelioa.
 

GALDERANTZUNA

V/.  Jauna dot artzain, * ez naz ezeren beharrean.
R/.  Jauna dot artzain, * ez naz ezeren beharrean.

V/.  Larre gurietan etxunazoten nau.
R/.  Ez naz ezeren beharrean.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.  Jauna dot artzain, * ez naz ezeren beharrean.

 

Magn. ant. Zuzentasunaren gose diranak asetzen ditu Jaunak, eta ondasunez beteten.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
      pozaren pozez daukat nire barrua;
      Jainkoa da-ta nire salbamena,
      ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
      handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
      Santua da Haren izena,
      eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
      bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
      buru harroak triskatu dauz;
      bota dauz euren aulkitik handikiak,
      eta gora jaso dauz ezerezak;
      ondasunez bete dauz gosez egozanak
      eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
      errukia gogoratu jakola;
      gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
      Abrahami eta ondorengoei betiko esana.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Zuzentasunaren gose diranak asetzen ditu Jaunak, eta ondasunez beteten.


Eskariak

      Munduaren argia eta bizidunen poza dan Kristori otoitz egin deiogun, esanez:  

Emoiguzu,  Jauna, argia, osasuna ta bakea.

    —Gerizperik bako argia eta Aitaren betiko hitza, gizaki guztiak salbatzera etorria: * argitu eizuz zure egiaren argiz Eleizako kristaugaiak.

    —Ez hartu gogoan, Jauna, gure txarkeriak, * parkatzaile zaitugu-ta.

    —Jauna, Zeuk emon deutsezu gizakiei izadiaren ezkutuak aztertzeko dohaia; * egizu, jakintza eta edertiak zure aintzarako izan daitezala eta gure onerako.

    —Gogoan izan, Jauna, euren burua lagun-hurkoaren zerbitzurako eskeini dabenak * emoiezu, euren asmo zuzenetan irauteko grazia, zure autorle jatorrak izan daitezan.

(Beste eskari batzuk ere egin daikez bakotxak)

    —Jauna, Zuk zabaldua inork ezin daike itxi: * argitu eizuz, ba, biztutzeko itxaropenean lo dagozanak, eta zabaldu eiezu zeruko atea.

      Guztiok senide garala, Jainko beraren seme-alaba, esan daigun uste osoz:

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
     

Otoitza:

      Onartu eizu, Jauna, arratsaldeko gure otoitza; eta egizu, zure Semeari jarraituz, egintza onen frutuak emon daiguzala aspertu barik. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.