Bezperak
Agurra
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen. (Aleluia).
1 Ant. Handia
da Jauna, jainko guztien aldean nagusi gure Jauna.
134 Salmoa, 1-12
Goretsi eizue Jaunaren izena,
goretsi ha, Jaunaren mirabeak.
Jaunaren etxean zagozenak,
Jaunaren, gure Jainkoaren,
atarietan zagozenak.
Goretsi eizue Jauna ona dalako,
eresi eiozue Haren izenari
gozoa dalako.
Jakob hautatu dau-ta Jaunak beretzat,
Israel bere ondaretzat.
Badakit handia dana Jauna,
jainko guztien aldean
nagusi gure Jauna.
Nahi dauan guztia egin dau Jaunak
zeru-lurretan,
itsasoan eta ur sakon guztietan.
Hodeiak lurraren bazterretatik
ekarten ditu,
tximistez euria ekarten dau,
haizea bere zokoetatik
urtenazoten dau.
Jo ditu Ejiptoko lehen-seme-alabak,
gizaki eta abereak.
Mirari eta ikusgarriak egin ditu,
Ejipto, zure erdian,
Faraonen eta haren morroi guztien
kaltetan.
Atzerri ugari jo ditu,
errege bizkorrak hil ditu:
Sijon, amortarrena,
eta Og, basandarrena,
Kanaango errege danak.
Haien lurra ondaretzat emon deutso,
bere herri Israel-i ondaretzat.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Handia
da Jauna, jainko guztien aldean nagusi gure Jauna.
2 Ant. Israel-etxe,
bedeinkatu eizu Jauna, eiozue eresi Haren izenari, gozoa da-ta.
134 Salmoa, 13-21
Jauna, zure izena betiko dago,
zure oroipena, Jauna,
gizaldietan eta areago.
Jaunak zaintzen dau bere herria,
eta bere morroientzat
badau errukia.
Atzerriko jainko-irudiak zilar eta
urre,
gizakien esku-lan dabez.
Ahoa bai, eta hitzik ez dabe,
begiak bai, eta ez ikusten.
Belarriak bai, eta ez dabe
entzuten,
ahoan arnasarik ez dabe.
Horreen antzeko izan beitez
horreek egiten dabezanak,
horreengan uste on dabenak.
Israel-etxe, bedeinkatu eizu Jauna,
Aaron-etxe, bedeinkatu eizu Jauna.
Lebi-etxe, bedeinkatu eizu Jauna,
Jaunaren bildur zareenok,
bedeinkatu eizue Jauna.
Bedeinkatua izan bedi
Sion-dik Jauna,
Jerusalemen dagoana.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Israel-etxe,
bedeinkatu eizu Jauna, eiozue eresi Haren izenari, gozoa da-ta.
3
Ant. Atzerriak
etorriko dira, Jauna, eta zure aurrean ahuspeztuko.
Kantika: Apk 15, 3-4
Handiak eta
harrigarriak dira
Zuk eginak!
Atzerrien errege,
zuzenak eta egiazkoak
zure bideak!
Nor ez da
izango zure bildur, Jauna?
Nork ez dau goretsiko zure izena?
Zeu baino ez zara-ta santua!
Atzerriak etorri eta zure aurrean
ahuspeztuko dira,
zure erabagiak zuzenak
agertu dira-ta.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Atzerriak
etorriko dira, Jauna, eta zure aurrean ahuspeztuko.
Jainkoaren hitza
St 1, 2-4
Senideok, diranak dirala zuen tentaldiak, pozbide hartu eizue, jakinik
tentaldiak iraupena dakartsola zuen sinismenari. Eta azkenera arte irauten
badozue, on-onak eta beteak izango zaree errurik barik.
V/.
Kristok maite izan gaitu * eta bere odolaz garbitu gaitu gure pekatuetatik.
R/.
Kristok maite izan gaitu * eta bere odolaz garbitu gaitu gure pekatuetatik.
V/.
Errege-leinu eta Jaungoiko bere Aitaren abade egin gaitu.
R/.
Eta bere odolaz garbitu gaitu gure pekatuetatik.
V/.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Kristok
maite izan gaitu * eta bere odolaz garbitu gaitu gure pekatuetatik.
Magn. ant. Bere
gain hartu gaitu bere morroi garanok, errukiaz gogoraturik.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Bere
gain hartu gaitu bere morroi garanok, errukiaz gogoraturik.
Eskariak
Jaungoiko gure Aitak, gure pekatuekaitik heriotzara eroan eban bere Semea, eta
gu zeruratzeagaitik biztu egin eban; dei egin deiogun Berari,
esanez:
Erruki, Jauna, zure herriari.
—Entzun, Jauna, otoizlarien
eskariak, eta parkatu errudun dirala autortzen dabenen pekatuak, * parkamena
eta bakea jadetsi daiguzan.
—Apostoluaren ahoz esan zeuskun,
pekatua ugaritu zanean ugariago izan zala grazia: * parkatu eizuz,
bihotz zabalez, gure pekatu ugariak.
—Pekatu asko egin dogu, Jauna,
baina zure neurrigabeko errukian itxaroten dogu, * bihurtu zaitez
gugana, gu Zugana bihurtu gaitezan.
—Askatu eizu zure herria, bere
pekatuetatik, Jauna, * eta izan bihotz onekoa gurekin.
(Beste eskari batzuk ere egin
daikez bakotxak)
—Zu salbatzaile autortu zinduzan
lapur onari zeruko atea edegi zeutson Horrek, * ez itxi ate ori gure
ildakoei.
Tentaldian ez jauste indarra Jainkoagandik jatorkula autortuz, esan daigun uste
osoz:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza:
Jauna, Aita guztiz santu, zure Seme bakarra ipini zendun gure salbazinoaren
ordain; egizu, gure bizitzan Kristoren nekaldian parte hartzen dogunok, Haren
aintzan ere sartu gaitezala.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.