Bezperak
Agurra
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen. (Aleluia).
DIREN
GUZTIEN ANTOLATZAILLE
Diren guztien antolatzaile,
gizonen egile, Jainko:
sortzen dituzu lur mami eta
narrasti-piztiak oro.
Zuk esan-hitzez eginak dira
mila gauza harrigarri;
gizonen mende jarri dituzu,
gizona dezaten zerbi.
Joera oker guztiak, Jauna,
urrun itzazu gugandik,
urrun okerra giza-legetik,
orobat ohituretatik.
Emazu, Jauna, saritzat poza,
egin graziaren grazi;
urra itzazu liskar-hedeak,
pake-itumenak josi.
Iguzu hori, Aita onbera,
Semearekin bat-bera,
Espiritua biokin dela,
beti Errege bait zera. Amen.
SALMU TEGIA
1 Ant. Guztiz
harrigarria jat, Jauna, zure jakitea.
138 Salmoa, 1-12
Jauna, Zeuk aztertzen nozu
eta Zeuk ezagutzen:
Zeuk dakizu noiz jasarten nazan,
noiz jagitzen.
Urrundik ulertzen dozuz
nire gogorakizunak,
noiz nabilen, noiz natzan,
ikusten duzu Zuk,
nire bide guztiak ezagunak dozuz.
Nire hitza mihinera baino lehenago,
ezaguna dozu zeharo.
Atze ta aurre inguratzen nozu,
eskua gainean ezartzen deustazu.
Guztiz harrigarria jat holako jakitea,
garaiegia: ezina jat buruz hartzea.
Nora noake urrutira zure arnasatik?
Nora ihes egin zure begitartetik?
Ortzira igongo baneu, hantxe zagoz,
Lezan etxungo banintz, hantxe zagoz.
Joango banintz argi-txintarekin
hegalak hartzera,
eta itsas-muturreraino bizi izatera;
hara ere zure eskuak nau zuzenduko,
han zure eskoiak niri helduko.
Hau esango baneu:
«Ilunak behintzat estalduko nau,
argiaren ordez,
gauak batuko nau»,
iluna bera ez jatzu ilun,
gauak egunak lez
argi egingo deutsu,
nahiz iluna, nahiz argia,
bardin jatzu.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Guztiz
harrigarria jat, Jauna, zure jakitea.
2 Ant. Nik,
Jaun honek, ikertzen dot bihotza eta aztertzen barrua; Neuk emoten deutsat
bakotxari bere jokabideari dagokiona.
138 Salmoa, 13-18. 23-24
Nire barrua Zeuk eratu dozu,
amaren sabelean Zeuk eiho nozu.
Gora Zu,
hin harrigarriro egin nozulako,
Zuk eginak hain miragarri diralako.
Ederto ezagutzen zenduan nire barrua,
nire izatea ez jatzun ezkutua,
ezkutuan sortzen niharduala,
lur-barrenean eihotzen niharduala.
Ikusi dabez
Zure begiek nire egintzak,
idatzirik dagoz guztiak
zure liburuan,
nire egunak mugaturik,
izaten hasi baino lehenagoan.
Zure asmoak, ene Jainko,
bai niri ezkutuak!
Handia da hareen kopurua:
bat-banatzen baditut,
hondarra baino gehiago,
azkenera heldurik ere,
oraindik Zeugaz nago.
Aztertu naizu, ene Jainko,
ikusi nire gogoa,
ikertu naizu
eta ezagutu nire asmoak.
Ikusi bide txarretik ete nabilen,
eroan naizu betiko bidetik.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Nik,
Jaun honek, ikertzen dot bihotza eta aztertzen barrua; Neuk emoten deutsat
bakotxari bere jokabideari dagokiona.
3 Ant. Gauza
guztiak Bere bidez dira eginak, eta guztiek diraue Beragan.
Kantika: Kol 1, 12-20
Eskerrak emoten deutsaguz
Aita Jainkoari,
argian, santuen oinorde-lagun
egin gaituanari.
Ilunpearen menpetik atara gaitu-ta,
eta bere Seme maitearen
erreinura aldatu.
Honexengan dogu erospena,
Honexengan pekatuen parkamena.
Hau, Jainko ikusi-ezinaren irudi da,
sorkari guztietan lehen-semea.
Beronen bidez dira-ta eginak
gauza guztiak,
zeru-lurretakoak, agiri diranak
eta ez diranak:
Aulki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak;
gauza guztiak Beraren bidez
eta Berarentzat dira eginak.
Diran guztiak baino lehenago da Bera,
eta guztiek diraute Berarengan.
Gorputzaren buru ere Bera da,
Eleizaren buru, alegia.
Bera da hasiera,
hilen arteko lehen-semea,
diran guztietan
Bera izan dadin lehenengoa.
Jainkoaren gogoko izan da-ta
betearen betea Harengan egotea,
eta Haren bidez, gauza guztiak
Berekin adiskidetzea;
Haren kurutzeko odolaz
bakeak eginik,
zeru-lurretan diran guztiekin.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako
egunetan. Amen.
Ant. Gauza
guztiak Bere bidez dira eginak, eta guztiek diraue Beragan.
Jainkoaren hitza
1 Jn 2, 3-6
Jesus ezagutzen dogula,
honetatixik dakigu: Haren aginduak gordetzetik. Ha ezagutzen dauala esan, eta
Haren aginduak betetzen ez dituana, guzurtia da, eta holakoagan ez dago egia.
Haren hitza beteten dauanagan, barriz, Jainkoaren maitasun betea dago
egi-egiaz. Horretatixik dakigu Beragan gagozana. Harengan dagoala dinoanak,
ibili ere, Haren bidetik ibili behar dau.
V/. Gorde gaizuz, Jauna, * begi-ninia lez.
R/. Gorde gaizuz, Jauna, * begi-ninia lez.
V/. Zure hegoen gerizpeak ezkutatu gaizala.
R/. Begi-ninia lez.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
R/. Gorde gaizuz, Jauna, * begi-ninia lez.
Magn. ant. Erabili,
Jauna, zure besoaren indarra, birrindu buru-harroak, eta jaso gora ezerezak.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Erabili,
Jauna, zure besoaren indarra, birrindu buru-harroak, eta jaso gora ezerezak.
Eskariak
Egin deiogun otoitz
Jainko Aitari, Harek bere herriari deutson maitasuna, zerua baino handiagoa
da-ta, eta esan deiogun:
Poztu beitez, Jauna, Zugan uste on daben
guztiak.
—Jauna, zure Semea mundura bialdu zenduan, mundua
galtzeko ez, salbatzeko baino; * egizu, Haren heriotza ospetsuak ekarri
deigula salbazinoa.
—Zure abadeak Kristoren zerbitzari eta zure misterioen
zabaltzaile egin zenduzan; * emoiezu bihotz leiala, jakintza eta
maitasuna.
—Egizu, zeruko erreinuagaitik garbitasun osora deitu
zenduzan guztiak, * zure Semeari zintzo jarraitu deioela.
—Hasieratik gizona, gizaseme eta emakume egin zenduan:
* zaindu eizuz familia guztiak egiazko maitasunean.
(Beste eskari batzuk ere egin
daikez bakotxak)
—Jesu Kristoren opariaren bitartez gizakien pekatuak
parkatu dozuzan Horrek, * emoiezu hildako guztiei euren pekatuen
parkamena.
Espiritu Santuak
eraginik eta Haren maitasunaz beterik, egin deiogun otoitz Aitari:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza:
Gogoratu eizu zure
errukia, Jauna; eta gose diranak goiko ondasunez asetzen dozuzan ezkero,
emoiguzuz gure beharrizan gorrian zure aberastasunak. Zure Seme Jesu Kristo
gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta
errege bizi da-eta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko
ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren
bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.