II. Domekako II. Bezperak
Agurra
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. (Alleluia).
ARGIAK EGILE ZAITU
Argiak egile zaitu,
egunak bere sorburu;
munduaren hasieran
argia zenuen sortu.
Goiz-arratsak bat eginez
eguna deitzen diozu;
gau beltza gainean bait da,
gure otoitza hartzazu.
Gizonak ez beza galdu
barne-bizi dohatsua;
gogai hutsalak irauliz
ez bedi gaiztoz galdua.
Dezagun alde gaiztotik,
ken dezagun txarkeria,
zerua-tea jotzean
jaso dezagun saria.
Emaiguzu grazia hau,
gure Jainko zeran Jauna:
Aita, Seme, Gogo Guren,
beti Errege zerana. Amen.
Salmutegia
1 Ant. Kristo
Jauna abade da betiko Melkisedeken sailean, alleluia.
Sal 109
Hona, Jaunak esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jartzen deutsudazan bitartean».
Siondik zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki zu jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire Jauna zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean doala,
errekan edango dau ura,
horregatik jasoko dau burua.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Kristo
Jauna abade da betiko Melkisedeken sailean, alleluia.
2 Ant. Gure
Jainkoa zeruan dago, nahi dauan guztia egiten dau, alleluia.
Sal 113b
Ez guri, Jauna, ez guri,
emoiozu ospe zeure izenari,
onbera ta leial zaranagatik.
Atzerriek zergaitik dinoe:
«Non dabe euren Jainkoa?»
Gure Jainkoa zeruan dago,
nahi dauan guztia egiten dau.
Hareen jainko-irudiak zilar eta urre,
gizonen esku-lan dabez.
Ahoa bai, eta hitzik ez dabe,
begiak bai, eta ez ikusten.
Belarriak bai, eta ez dabe entzunik,
sudurrak bai, eta ez usainik hartzerik.
Eskuak bai, eta ikuturik ez,
oinak bai, baina ez doaz abiadan,
berbarik ez dabe eztarrian.
Horreen antzeko izan beitez horreeen egileak,
horreengan uste on dabenak.
Israel-etxeak Jaunagan dau uste on:
laguntzaile ta babeski dau Ha.
Aaron-etxeak Jaunagan dau uste on:
laguntzaile ta babeski dau Ha.
Jaunaren bildur diranek
Jaunagan dabe uste on:
laguntzaile ta babeski Bera dabe.
Jauna gutaz gogoratzen da,
eta bedeinkatuko gaitu:
bedeinkatuko dau Israel-etxea,
bedeinkatuko Aaron-etxea.
Bedeinkatuko ditu
Jaunaren bildur diranak,
handiak nahiz txikiak.
Ugaritu zagizela Jaunak,
zuek eta zuen semeak.
Bedeinka zagizela Jaunak,
zeru-lurrak egin dituanak.
Zerua da, zerua, Jaunarena,
lurra Harek gizonei emana.
Ez dbee Jauna goresten il diranek,
ezta ixil-tokira jaisten diranek ere.
Bizi garanok, bai,
goresten dogu Jauna,
oraindanik betidaino.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Gure
Jainkoa zeruan dago, nahi dauan guztia egiten dau, alleluia.
3 Ant. Goretsazue
Jauna Haren morroi guztiok, txiki eta handiok, alleluia.
Kantika: Ik Ap 19, 1-7
Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra
gure Jainkoarenak:
(R/. Alleluia)
Haren
epaiak
egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia. (Alleluia)
Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa
Haren morroi guztiok,
(R/. Alleluia)
txiki
eta handi,
Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia. (Alleluia)
Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
(R/. Alleluia)
gure
Jainko aalguztiduna.
R/. Alleluia. (Alleluia)
Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
(R/. Alleluia)
Bera
daigun goratu.
R/. Alleluia. (Alleluia)
Alleluia.
Heldu dira-ta bildotsaren ezteguak:
(R/. Alleluia)
horra
apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alleluia. (Alleluia)
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Goretsazue
Jauna Haren morroi guztiok, txiki eta handiok, alleluia.
Jainkoaren hitza
2 Ts 2, 13-14
Eskerrak emoten deutsaguz beti zuekaitik Jainkoari, Jaunaren maiteok,
Espirituaren bidez santu eginez eta zuei egiaganako sinismena emonez,
leen-frutu lez aukeratu zaituelako Jainkoak, zuen salbamenerako. Jainkoak dei
egin deutsue gure barri onaren bidez, Jesu Kristo gure Jaunaren aintza jadetsi
daizuen.
V/. Handi
da gure Jainkoa, * indarrez indartsu.
R/.
Handi da gure Jainkoa, * indarrez indartsu.
V/. Harek
dakienak ez dauka neurrik.
R/.
Indarrez indartsu.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.
Handi da gure Jainkoa, * indarrez indartsu.
Magn. ant.
BIGARREN ASTEA:
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. ⇒Domekakoa
Eskariak
Kristok salbau daikez betiko, Haren bitartez Jainkoaganatzen diranak, gure alde
otoitz egiteko bizi da-ta; goretsi daigun, beraz, eta esan deiogun uste
osoz:
Izan gogoan, Jauna, zure herria.
—Jesus Jauna, gure biziak argitzen
dituzun zuzentasunaren Eguzki, ilunabar hontan mundu guztiaren alde egiten
deutsugu dei: * guztiek gozatu daiela beti, amatatzen ez dan zure argia.
—Begira zure odolaz sagaratu
zenduan alkartea, * eta santu egizu zure Eleiza, errugabe izan dadin
beti.
—Gogoan izan, hemen baturik
gagozanok, * zure bizi-leku aukeratu gaituzu-ta.
—Zuzendu eizuz bidean dabiltzanak,
bakezko eta onezko bideetan zehar, * pozez eta osasunez bihurtu daitezala
euren etxeetara.
(Beste eskari batzuk ere egin
daikez bakotxak...)
— Onartu, Jauna, hildakoen arimak;
* emoiezuz parkamena eta betiko bizia.
Amaitu daigun gure otoitza, Jaunak irakatsitako hitzak esanez:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza:⇒Domekakoa
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.