Bezperak
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen. (Aleluia).
1 Ant. Negarretan
erein baeben, pozez batuko dabe.
125 Sal
Jaunak Sion-go atxilotuak
erakartzean,
ametsetan lez gengozan.
Orduan ahoa barrez bete jakun,
gure mihina goratzarrez.
Atzerrietan, orduan, esan eben:
«Jauna handikiro jokatu jake».
Gugaz handikiro jokatu dau Jaunak:
Hau da poza daukaguna!
Bihurtu eizu, Jauna, gure zoria,
Negebeko erreka-urak lez.
Negarretan erein baeben,
pozez batuko dabe.
Arunzkoan han joiazan negarrez,
ereiteko gari-zorroa eroanez.
Pozik etorriko dira onuzkoan,
gari-balak eskuan.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Negarretan
erein baeben, pozez batuko dabe.
2 Ant. Jaunak
jaso beigu etxea, eta zaindu gure uria.
126 Salmoa
Etxea Jaunak ez bada jasoa,
etxegileek alperrik dihardue.
Jaunak zaintzen ez badau uria,
uri-zainak alperrik dihardu.
Alperrik jatzue argitu barik jagitea,
berandu ohean etzun
eta neke-ogia jatea:
Jaunak emoten deutse-ta ogia
bere maiteei, lo dagozala!
Hain zuzen,
Jainkoaren dohai dira seme-alabak,
sari dira sabel seme-alabak.
Gudari-eskuan gezia lez,
gazte aroko semeak hala.
Dohatsu, gezi-ontzia
hareekin bete daikena,
ezin daiteke lotsatu etsaiekin
atean auzitan diharduala.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunak
jaso beigu etxea, eta zaindu gure uria.
3 Ant. Sorkari guztietan lehen-seme da, diran
guztietan lehenengoa.
Kantika: Kol 1, 12-20
Eskerrak emoten deutsaguz
Aita Jainkoari,
argian, santuen oinorde-lagun
egin gaituanari.
Ilunpearen menpetik atara gaitu-ta,
eta bere Seme maitearen
erreinura aldatu.
Honexengan dogu erospena,
Honexengan pekatuen parkamena.
Hau, Jainko ikusi-ezinaren irudi da,
sorkari guztietan lehen-semea.
Beronen bidez dira-ta eginak
gauza guztiak,
zeru-lurretakoak, agiri diranak
eta ez diranak:
Aulki, Jaun, Nagusi eta Agintedunak;
gauza guztiak Beraren bidez
eta Berarentzat dira eginak.
Diran guztiak baino lehenago da Bera,
eta guztiek diraute Berarengan.
Gorputzaren buru ere Bera da,
Eleizaren buru, alegia.
Bera da hasiera,
hilen arteko lehen-semea,
diran guztietan
Bera izan dadin lehenengoa.
Jainkoaren gogoko izan da-ta
betearen betea Harengan egotea,
eta Haren bidez, gauza guztiak
Berekin adiskidetzea;
Haren kurutzeko odolaz
bakeak eginik,
zeru-lurretan diran guztiekin.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Sorkari guztietan lehen-seme da, diran
guztietan lehenengoa.
Jainkoaren hitza
Ef 3, 20-21
Gugan diharduan
indarraren eraginez, guk eskatu eta asmatu baino oparoago egin daiken Hari emon
beio aintza Eleizeak Kristo Jesusekin batean, belaun-aldi guztietan, gizaldi
eta gizaldietan. Amen.
V/. Salbau naizu, Jauna; * erruki zakidaz.
R/. Salbau naizu, Jauna; * erruki zakidaz.
V/. Ez eroan nire arima gaizkileekin.
R/. Erruki zakidaz.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
R/. Salbau naizu, Jauna; * erruki zakidaz.
Magn. ant. Handiak egin deustaz Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Handiak egin deustaz Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena.
Eskariak
Otoitz deiogun, Semea
bere herriaren Salbatzaile eta ikasbide bialdu euskun Jainkoari, esanez:
Zure herriak goretsi zaizala, Jauna.
—Eskerrak Zuri, Jauna, salbazinoko lehen-frutu
aukeratu gaituzulako, * eta Jesu Kristo gure Jaunaren aintzan parte
izatera deitu gaituzulako.
—Zeru-lurren egile, zure Semeak gizakien artean eta
gizakiekin egin eban lan bere eskuez; * izan gogoan ogia euren izerdiz
irabazten daben langileak.
—Gogoan izan Jauna, senideen zerbitzurako bizia
eskeintzen dabenak: * ez daiela euren asmorik itzi, gauzek txarto urten
deutseelako eta besteen laguntzarik lortzen ez dabelako.
Bakotxak bere eskariak ere egin
daikez
—Errukitu zaitez hildako gure senideetaz, * eta
gorde eizuz deabruaren eskuetatik.
Familia bateko senide
lez alkarturik, guztion Aitari esan deiogun:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Heldu bedi zure
belarrietara, Jauna, zure Eleizearen otoitza, emoiozu herriari bere pekatuen
parkamena; eta egizu Zuri emona bizi izan dadila zure babespean. Zure Seme Jesu
Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko
eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko
ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren
bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.