2026/08/21

IV. Astelehena

Bezperak

Agurra

V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.

V/. Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen
. (Aleluia).

 

GORATZARREA

 

1 Ant. Eskerrak Jaunari, Haren maitasuna betikoa da-ta.

135 Salmoa, 1-9

Eskerrak Jaunari, ona da-ta:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
Eskerrak jainkoen Jainkoari:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
Eskerrak jaunen Jaunari:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Bera da Mirarigile bakarra:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
Ortzia zuhurtasunez egin dau:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
Lurra ur-gainean sendotu dau:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Argi-zuzi handiak egin ditu:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
Eguzkia, egunaren zaindari:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
Ilargia ta izarrak, gauaren zaindari:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Eskerrak Jaunari, Haren maitasuna betikoa da-ta.

 

2 Ant.  Handi eta harrigarriak dira Zuk eginak, Jauna, Jainko ahalguztiduna.

135 Salmoa, 10-26  

Ejiptoko lehen semeak jo ditu:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Israel haien artetik atara dau:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Esku bizkorrez eta beso zabalez:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Itsas-Gorria zati bi egin dau:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Israel herria tartetik ekarri dau:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Itsas-Gorrian Faraon bere gudariekin
      suntsitu dau:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Bere herria basamortuan zehar
      eroan dau:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Errege handiak jo ditu:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Errege bizkorrak hil ditu:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Sion, amortarren erregea:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Og, basandarren erregea:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Hareen lurra ondare emon deutso:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Ondare Israeli, bere morroiari:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Gure jausialdian gutaz gogoratu da:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Arerioengandik onez atara gaitu:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.
      Bizidun guztiei janaria emoten deutse:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Eskerrak zeruko Jainkoari:
      Haren maitasuna betikoa da-ta.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
      eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Handi eta harrigarriak dira Zuk eginak, Jauna, Jainko ahalguztiduna.

 

3 Ant. Sasoia etorri zanean, Jainkoak Kristogan, Berau buru zala, gauza guztiak batu zituan.

         Kantika Ef 1, 3-10

Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
      Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
      Espirituaren era guztietako
      bedeinkapenez,
      zeruan Kristogan
      bedeinkatu gaituana.

Harengan aukeratu ginduzan-eta,
      mundua sortu baino lehen,
      bere aurrean, maitasunez,
      santu eta errugabe izan gaitezan.

Aurrez aukeratu ginduzan
      bere seme-alaba-orde izateko,
      Jesu Kristoren bidez,
      bere nahiaren onberatasunez;
      bere Seme maiteagan
      hain ugari emon deuskun
      graziaren aintzak
      Bera gorespenez bete daian.

Seme honengan,
      bere odolaz dogu erospena,
      eta pekatuen parkamena;
      halakoa izan da
      Haren grazia-aberastasuna.
      Oparo isuri deusku-ta bere grazia
      ezaguera osoz eta jakituriaz:

bere nahiaren misterioa
      ezagutuazo deusku,
      bere onginahiez erabagita eukana,
      garaia etortean beteko ebana.
      Zeruko eta lurreko gauza guztiak
      Kristogan batuko dituala,
      Berau buru dala.

Aintza Aitari eta Semeari
      eta Espiritu Santuari.
      Lehen lez orain eta beti
     eta amaibako egunetan. Amen. 

Ant. Sasoia etorri zanean, Jainkoak Kristogan, Berau buru zala, gauza guztiak batu zituan.

 

Jainkoaren hitza

1 Ts 3, 12-13

      Jaunak gehitu eta ugaritu daiala, zuek alkarrentzat eta danontzat dozuen maitasuna, ugaria dan lez guk zuentzat dogun maitasuna. Holan sendotu daizala Berak zuen bihotzak; Jesus gure Jauna bere santuekin etorri daitenean, santu eta esankizunik barik aurkeztu zaitezen, gure Aita Jainkoaren aurrean.

 

GALDERANTZUNA

V/.  Betorkizu* nire otoitza, Jauna.
R/.  Betorkizu* nire otoitza, Jauna.

V/.  Lurruna bezala.
R/.  Nire otoitza, Jauna.

V/.  Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.  Betorkizu* nire otoitza, Jauna.
 

Magn. ant. Handietsi zaizala beti, ene Jainko, nire arimak.

Lk 1, 46-55

Handiesten dau nire arimak Jauna,
   pozaren pozez daukat nire barrua;
   Jainkoa da-ta nire salbamena,
   ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.

Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
   handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
   Santua da Haren izena,
   eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi 
†
   bildur deutsoenengana.

Bere besoaren indarra erabili dau,
   buru harroak triskatu dauz;
   bota dauz euren aulkitik handikiak,
   eta gora jaso dauz ezerezak;
   ondasunez bete dauz gosez egozanak
   eta esku hutsik bialdu asko eukenak.

 Aintza Aitari eta Semeari,
    eta Espiritu Santuari.
    Lehen lez, orain eta beti,
    eta amaibako egunetan. Amen.

Ant. Handietsi zaizala beti, ene Jainko, nire arimak.


Eskariak

      Jesusek ez dau, Berari dei egiten deutsonik, entzun barik uiten; eskatu deiogun, beraz, uste osoz esanez:  

Jainko gure Jauna, entzun gaizuz.

—Gure argi zaran Jauna, argitu eizu zure Eleiza, * gizon eginez erakutsi duzun maitasunaren misterio handia zabaldu daian sinisbakoen artean.

—Zaindu eizuz abadeak eta Eleizaren zerbitzariak: * eta egizu, euren hitzez irakasten dabena euren bizitzan leialtasunez bete daiela.

—Zuk zeure kurutzeko odolaz baketu zenduan mundua: * kendu gugandik, gorrotoa eta guduaren zigorra.

—Lagundu eiezu, Jauna, ezkontzaz bat egin dozuzanei, * hareen batasuna eleiz-misterioaren ezaugarri izan dadin.

(Beste eskari batzuk ere egin daikez bakotxak)

—Emoiezu, Jaun errukitsu, hildako guztiei, euren pekatuen parkamena, * zure Santuen artean sartu daitezan.

      Jesu Kristorekin bat eginik, eskatu deiogun orain Aitari, Jainkoaren seme-alaben otoitza esanez:

Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
   

Otoitza:

      Gelditu zaitez geugaz, Jesus Jauna, iluntzen doa-ta; izan zaitez bide-lagun, argitu gure bihotzak, eta bizkortu gure itxaropen makala, gure senideekin batera ezagutu zaiguzan Liburu Santuan eta ogi-zatitzean. Aitarerekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi zara-ta gizaldi eta gizaldietan.

Amaierea

V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin

V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
      Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.

V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.