Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen. (Aleluia).
1
Ant. Ezin zaree izan Jainkoaren eta diruaren morroi.
48 Salmoa
Entzun hau, herri guztiok,
hartu belarriz lurrean bizi zareenok:
apal nahiz handiki,
aberats nahiz behartsu.
Nire ahoak zuhurki dau berba
egingo,
nire bihotzak
zentzunez gogoetan jardungo.
Belarria zuhur-berbetara dot hurreratuko,
nire asmakizuna
lira-soinuz azalduko.
Zeren bildur naiteke egun baltzean,
arerioen txarkeriak
inguratzen nauanean?
Euren ondasunetan dabe
itxaropidea,
euren aberastasun handiz
harrotzen dira.
Bere burua askatu daikenik
inor ez dago-ta,
Jainkoari bere askatasun-ordaina
ezin deutso emon.
Garestiegia da
haren askatasun-ordaina,
behinere ez da nahikoa izango,
heriotza ikusi ez daian,
bizi izan dadin betiko.
Ikusiko dau zuhurra hilten,
zentzunduna ta zoroa
bardin dirala galtzen,
ondasunak
besteei deutsezala izten.
Hilobiak dabez euren etxe betiko,
hareetan euren egoitza
menderen mende,
lurrei euren izena
emon badeutsee be.
Gizakiak ezin dau-ta iraun
aberatsean,
hilkorra da abereen antzean.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ezin
zaree izan Jainkoaren eta diruaren morroi.
2 Ant. Pilatu
eizuez zeruan zuen ondasunak —dino Jaunak—.
48b Salmoa
Bide hauxe daroe euren buruagan
uste zoroa dabenek,
azken hauxe dabe euren hitzean
atsegin dabenek,
Ardiak lez doaz Lezara,
Heriotza dabe artzain, eta hareen nagusi,
zintzoak dira;
goizean hareen errainua
amatatua izango da;
Leza izango dabe euren etxe.
Nire bizia, ordea, Lezaren menpetik
Jainkoak dau askatuko,
Berak nauka-ta hartzeko.
Ez estutu nonor aberastearekin,
haren etxeko ondasunak
gora joatearekin:
Hil daitenean
ezer ez dau-ta eroango berekin,
ondasunak ez dira jatsiko harekin.
Bizi zala, harro ebilen,
hau esanez bere kolkorako:
«Ederto zaindu jok bere burua,
jeutsoek esango»;
baina gurasoen lagundira da batuko,
ez dau behin ere argirik ikusiko.
Zentzunik barik,
aberats bizi dan gizakia,
hilten diran abereen antzeko da.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Pilatu
eizuez zeruan zuen ondasunak —dino Jaunak—.
3 Ant. Ospea
ta aintza hartzeko bada nor, hila izan dan Bildotsa.
Kantika: Apk 4, 11; 5, 9-10. 12
Aintza, ospea ta agintaritza
hartzeko bazara nor,
Jauna, gure Jainkoa;
Zeuk eginak dira-ta diran guztiak,
zure gura-izatez dira eginak.
Liburua hartzeko eta siluak
urratzeko
bazera nor,
hila izan zara-ta,
eta zure odolaz erosi dituzu
Jainkoarentzat gizakiak,
leinu eta hizkuntza,
herri eta enda guztietakoak;
eta abade-erreinu egin dituzu
gure Jainkoarentzat,
eta errege izango dira lurrean.
Indarra ta aberastasuna,
jakituria ta ahalmena,
ospea, aintza ta gorespena
hartzeko bada nor
hila izan dan Bildotsa.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ospea
ta aintza hartzeko bada nor, hila izan dan Bildotsa.
Jainkoaren hitza
Erm 3, 23-25a
Guztiek egin dabe pekatu, eta Jaungoikoaren aintza galdu dabe; eta Haren
graziaz, hutsean jadesten dabe euren zuzentasuna, Jesu Kristoren erospenari
esker. Hau ipini dau Jaungoikoak opari bakegarri, Haren odolean sinisten dala.
V/.
Alaitasunez beteko nozu, Jauna, * zure aurrean.
R/.
Alaitasunez beteko nozu, Jauna, * zure aurrean.
V/. Betiko
atseginez zure eskoi aldean.
R/.
Zure aurrean.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Alaitasunez
beteko nozu, Jauna, * zure aurrean.
Magn. ant. Egin,
Jauna, gure alde egintza handiak, Ahalguztiduna zara-ta, eta zure izena Santua
da-ta.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Egin,
Jauna, gure alde egintza handiak, Ahalguztiduna zara-ta, eta zure izena Santua
da-ta.
Eskariak
Goretsi daigun gure arimen Artzain eta Gotzain dogun Kristo Jauna, eta Berak
bere herria maitatzen eta zaintzen dauan ezkero, uste osoz esan deiogun:
Babestu eizu, Jauna, zure herria.
—Betiko Artzain on Horrek, babestu
eizu I…
gure Artzaina, * eta zure Eelizearen beste Artzain guztiak.
—Begitu eizuz, begi onez, erasopean
aurkitzen diran guztiak, * eta askatu eizuz euren larrialdi guztietatik.
—Errukitu zaitez, behartsu guztiez,
* eta emoiezu ogia gose diranei.
—Argi eiezu herrietako legegileei,
* eta emoiezu jakintza eta zuhurtasuna.
Bakotxak bere eskariak ere egin
daikez
—Emon zure eskua, Jauna, zure
odoletan garbiturik hil diranei, * hartu eizuz betiko ezteguetan.
Familia bateko senide garanez, egin deiogun otoitz danok alkarturik guztion
Aitari:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jainko Jauna, zeurea dozu gaua, zeurea eguna: zuzentasunaren Eguzkia dan
Kristoren argiak iraun daiala gure bihotzetan, Zu bizi zaran argira heldu
gaitezan. Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta
gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.