Bezperak
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/.Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. (Aleluia).
ZORIONTASUNAK
Dohatsu bihotz garbiak,
ikusiko bait dute Jainkoa.
Edo
Hau da poza, hau poz handia,
ederra bait da / zuen saria.
Dohatsu / bihotz barnez / pobreak:
Haiena bait da / zeruetako / erreinua.
Dohatsu / otzan eta / eztiak:
Agindutako / lurraz bait dira / jabetuko.
Dohatsu / negarretan / direnak:
Gozotasuna / izango dute / Jaunagandik.
Dohatsu / zuzen-gose / direnak:
Hoien goseak / bere asea / izango du.
Dohatsu / errukior / direnak:
Ziur bait dute / lortuko haiek / errukia.
Dohatsu / garbi diren / bihotzak:
Haiek bait dute / Jaun zerukoa / ikusiko.
Dohatsu / pake-zale / direnak:
Beren izena / izango dute / Jainko-seme.
Dohatsu / zapalduak / direnak:
Haiena bait da / zeruetako / erreinua.
Alaitu / eta poztu / zaitezte:
Ederra bait da / zuen saria / zeruetan.
SALMUTEGIA
1
Ant. Ederrena zaitugu gizaseme-alabetan; ezpanetatik
zoramena darizu.
44 Salmoa
Nire bihotzari ele eder dario,
olerki hau erregeri opa deutsat:
nire mihina
idazle bizkorraren eztena.
Ederrena zaitugu gizaseme-alabetan,
ezpanetatik zoramena darizu:
Jainkoak betiko
bedeinkatu zaitu-ta.
Gerriratu eizu ezpata,
gudari indartsu:
edergarri eta apaingarri jatzu.
Zintzo eta zuzenaren alde,
igon ospez gurdira,
zure eskoi horrek
eragin deizuzala egintza handiak.
Bai zorrotzak zure geziak!
Zure menpe daukazuz herriak;
bihotz-makal dabilz erregeren arerioak.
Zure aulkia, Jainkoarena bezala,
menderen mendeetan,
zure errege-zigorra, zigor zuzena.
Zuzena dana dozu maite,
eta okerra dana gorroto,
Jainkoak, zure Jainkoak,
gantzutu zaitu-ta,
poz-orioz
lagunen gainetik gantzutu.
Mirra, aloe eta kasia-usaina darie
zure soinekoei,
zurda-soinuak alaitzen zaitu
marfilezko jauregitik.
Erregeen alabak bidera jatortzuz,
erregina, Ofirko urrez apaindurik,
zure eskoialdean dago zutunik.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Ederrena
zaitugu gizaseme-alabetan; ezpanetatik zoramena darizu.
2 Ant. Badator
senargaia: urten eiozue bidera.
44b Salmoa
Entzun, alaba, eta ikusi,
alderatu eizu belarria:
ahaztu eizu aitaren etxe ta erria.
Erregek zure edertasuna irrikatu dau;
Bera dozu jaun,
egiozu ahuspez agur.
Tir-herria esku-erakutsiekin
hor non datorren,
herriko handizkiek
zure ederra dabe irabazten.
Guztiz apain dator errege-alaba,
haren soinekoa urrez eihoa da.
Jantzi nabarrez dakarre erregenera,
neskatxak atzetik eta lagunak
inguruan dituala.
Pozik eta alai dakarrez,
eta sartzen dira
erregearen jauregira.
«Guraso ordez
seme-alabak izango dituzu,
lurbira osoan
nagusi ipiniko dituzu».
Gizaldiz gizaldi gogoratuazoko dot
zure izena,
eta ospatuko zaitue herriek
mendeen mendeetan.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Badator
senargaia: urten eiozue bidera.
3 Ant. Sasoia
heldu zanean, Jainkoak gauza guztiak batu ebazan Kristogan, Berau buru zala.
Kantika: Ef 1, 3-10
Bedeinkatua izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errubako izan gaitezan.
Aurrez aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia heltzerakoan beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Sasoia
heldu zanean, Jainkoak gauza guztiak batu ebazan Kristogan, Berau buru zala.
Jainkoaren hitza
1 Ts 2, 13
Guk
ere Jainkoari eskerrak emoten dihardugu beti; bere hitza gure ahotik hartu
zenduenean, ez zenduen-eta gizakien berba lez hartu, egia danez, Jainkoaren
berba lez baino, zuengan —sinisten dozuenongan— diharduana.
V/.
Betorkizu * nire otoitza, Jauna.
R/.
Betorkizu * nire otoitza, Jauna.
V/. Lurruna
lez.
R/.
Nire otoitza, Jauna.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/. Betorkizu
* nire otoitza, Jauna.
Magn. ant. Handietsi
zaizala beti, ene Jainko, nire arimak.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Handietsi
zaizala beti, ene Jainko, nire arimak.
Eskariak
Goretsi daigun Kristo, Berak maite dau-ta Eleiza, eta arnasa ta beroa ematen
deutsoz-eta; esan deiogun otoizka:
Bete eizuz, Jauna, zure herriaren
eskakizunak
—Egizu, Jesus Jauna, gizaki guztiak
salbau daitezala, * eta egiaren ezaguerara heldu daitezala.
—Zaindu eizuz, Jauna, I…
gure Aita Santua, eta I… gure
Artzaina; * emoiezu zure indarraren laguntza.
—Begira, Jauna, lan-bila dabizanei;
* emoiezu, lanbide egoki eta seguru bat.
—Izan, Jauna, zapalduen ihesleku,
* eta zaindu eizuz euren beharrizan guztietan.
Bakotxak bere eskariak ere egin
daikez
—Emoiezu betiko atsedena, Eleizaren
zerbitzuan bizi izan diran guztiei; * zure erreinuan ere beti goretsi
zaiezala.
Salbatzaileak agindu eta irakatsiari jarraituz, bildur barik esan daigun:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Jaungoiko ahalguztiduna, guri zure serbitzari ezerezoi lagundu deuskuzu egun
honetako lanetan; hartu eizu orain Zuk emondako dohaiekaitik eskerrak emonez
eskeintzen deutsugun arratsaldeko gorespen-oparia. Zure Seme Jesu Kristo gure
Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege
bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna
zuekin.
R/. Eta
zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu
zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze
Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak
Jainkoari.