IV. Domekako I. Bezperak
Agurra
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. (Alleluia).
Salmutegia
1 Ant. Eskatu
eizuez Jerusalementzat bakerako diranak.
Sal 121
Ha bai poza nirea, esan eustenean:
«Bagoaz Jaunaren etxera».
Oraintxe heldu dira gure oinak,
Jerusalem, zure atarira.
Jerusalen uri lez da jasoa.
dan-dana batean batua.
Leinuak, Jaunaren leinuak,
bertara igoten dabe,
Israelen lege danez
Jaunaren izena ospatzera.
Bertan dago ipinita auzi-mahaia,
Davideneko mahaia.
Eskatu eizuez Jerusalementzat
bakerako diranak:
«Lasai bizi bitez
Zu maite zaituenak.
Izan bedi bake zure harresietan,
lasaitasun zure jauregietan».
Nire anaien eta lagunen aldera,
hauxe dinot: «bakea zurekin».
Jaunaren, gure Jainkoaren, etxea
maite dodalako,
ondasunak opa ditut zuretzako.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Eskatu
eizuez Jerusalementzat bakerako diranak.
2 Ant. Egun-sentitik
gauera arte, nire gogoa Jaunaren zain dago.
Sal 129
Barru-barrutik
dagitsut oihu Zuri, Jauna,
entzun, Jauna, nire berbaroa.
Begoz erne zure belarriak,
nire oihu eskarira.
Gure erruak
gogoan badaukazuz, Jauna,
nor dagoke zutunik, Jauna?
Baina parkamena Zeugan daukazu,
Zu begirunez zerbidu zaiguzan.
Jaunagan
itxaroten nago,
nire barrua
Haren hitzaren zain dago.
Gau-mutila goiz argiaren zain dago:
nire gogoa Jaunaren zainago.
Gau-mutila
goiz argiaren zain dago:
halantxe bego Israel Jaunaren zain.
Jaunagan dago-ta errukia,
Harengan askatasun ugaria;
Berak itziko dau Israel askaturik
egin dauzan hoben guztietatik.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Egun-sentitik
gauera arte, nire gogoa Jaunaren zain dago.
3 Ant. Jesusen
izenera belaun guztiak makurtu beitez zeruan eta lurrean, alleluia.
Kantika: Flp 2, 6-11
Kristo Jesusek, Jainkoaren izaera
–bereko izanik,
ez eutson gogor eutsi
Jainkoarekin bardin izateari;
bestetara, baino,
bereaz hustu egin zan,
morroi-izaera hartuz,
eta beste edozein lez azalduz.
Eta gizon lez agerturik,
apaldu egin eban bere burua,
menpeko eginezh eriotzaraino,
kurutzeko heriotzaraino.
Horregaitik Jainkoak goratu egin
eban,
eta izen guztien gaieko izena
emon eutson,
Jesusen izenera
belaun guzti makurtu daiten,
zeruan, lurrean eta lurpean,
eta mihin guztik autortu daian:
Jesu Kristo Jauna da,
Aita Jainkoaren aintzarako.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jesusen
izenera belaun guztiak makurtu beitez zeruan eta lurrean, alleluia.
Jainkoaren hitza
2 Pe 1, 19-21
Guzti honek sendotu egiten dau gugan Profeten hitza; eta ondo baino hobeto
egiten dozue zuek, hitz horri arretaz egotean, toki ilunean argi egiten dauan
argi-ontziari lez, harik-eta eguna argitzen hasi arte, eta artizarra zuen
biohtzetan sortu arte. Hauxe da lehenik jakin behar dozuena: Liburu Santuko
profeta-hitzak ez dirala nork bere erara ulertzekoak; antxinako profeta-hitzik
inoiz ez da-ta giza-asmoz sortu; gizon hareek Jainkoaren izenean hitzegin eben,
Espiritu Santuak eraginda.
V/. Eguzkia
sortu lekutik sartzen danera, * goretsia izan bedi Jaunaren izena.
R/.
Eguzkia sortu lekutik sartzen danera, * goretsia izan bedi Jaunaren izena.
V/. Haren
ospea ortziaren gainean.
R/.
Goretsia izan bedi Jaunaren izena.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.
Eguzkia sortu lekutik sartzen danera, * goretsia izan bedi Jaunaren izena.
Magn. ant.
LAUGARREN ASTEA:
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik
gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. ⇒Domekakoa
Eskariak
Dei
egin deiogun Kristori, Bera da-ta Harengan itxaron dabenen poza, eta esan
deiogun:
Begiratu eigu, Jauna, eta entzun.
—Autorle zintzo eta hilen arteko
lehen-Seme, zure odolaz gure pekatuetatik garbitu gaituzuna, * egizu
gogoan izan daiguzala beti zure on-eginak.
—Zure Ebanjelioaren iragarle egin
dozuzanak, * izan daitezala zure erreinuko misterioen zerbitzari zintzo
eta leialak.
—Bakearen errege, emon oparo zure
Espiritua herrialdeetako agintariei, * lur-jota dagozan behartsuengana
bihurtu daiezan euren begiak.
—Izan zaitez laguntzaile, euren
arraza dala-ta, edo euren narru-azala, gizarte maila, hizkuntza edo erlijioa
dala-ta, bazterturik bizi diranentzat, * eta egizu, danak ezagutu
daiela hareen duintasuna eta autortu hareen eskubideak.
(Beste eskari batzuk ere egin
daikez bakotxak)
—Zure maitasunean hil diranei,
emoiezu parte zure zorionean, * Maria Birjina eta santu guztiekin.
Jesus biztu dalako, Jainkoaren seme-alaba gara guztiok; horregatik, bildur
barik esan daigun:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza:⇒Domekakoa
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.