III. Domekako II. Bezperak
Agurra
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen. Alleluia.
BETIEREKO JAINKO AITAREN
Betiereko / Jainko Aitaren
ospe, aintza, / argi-gozo.
Zein gora eta / zein santu zaren,
Jesu Kristo!
Eguna bait da / itzaltzen ari,
kantuz gaude / argi horri,
kantuz Aitari, / Seme Jaunari,
Espiritu / Santuari.
Denetan, beti / Zu gorestea
fededunek / zor dizute;
bizi-emaile / Jainko-Semea,
Zeru-lurrek / Zuri ospe!
Salmutegia
1 Ant. Hona,
Jaunak esana nire Jaunari: Jesarri zakidaz eskoian. †
Sal 109
Hona, Jaunak esana nire Jaunari
«Jesarri zakidaz eskoian,
zure etsaiak oin-aulki
jartzen deutsudazan bitartean».
Siondik zabalduko dau Jaunak
zure aginte makilaren indarra:
«Izan zaitez nagusi
zure etsaien artean».
Handiki zu jaiotegunetik
santu dirdaian,
ihintza lez sortuazoko zaitut
artizarraren aurrean.
Jaunak zin egin dau
eta ez jako damutuko:
«Melkisedeken sailean
abade zara zu behin betiko».
Nire Jauna zure eskoian:
zapalduko ditu erregeak
hasarre-egunean.
Bidean doala,
errekan edango dau ura,
horregatik jasoko dau burua.
Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Ant. Hona,
Jaunak esana nire Jaunari: Jesarri zakidaz eskoian.
2 Ant. Jaun
errukitsuak mirari harrigarriak egin ditu, alleluia.
Sal 110
Ospatuko dot Jauna bihotz
osoarekin,
zintzoen batzarrean
eta jentetzarekin.
Jaunak eginak handi,
maite dabezan guztientzat
aztergarri.
Handi eta eder Haren lana,
beti iraungo dauana
Haren zuzentasuna.
Haren mirariak oroigarri dira,
errukitsu da Jauna ta onbera.
Bildur deutsoenei janaria emon
ddeutse,
bere itunaz
betidaino gogoratuko jake.
Berak eginen indarra erakutsi deutso
bere herriari,
atzerrien gain jabetasuna emonik.
Harek egin dituenak
zintzo eta zuzen dira,
Haren agindu guztiak sendo dira;
mendeetarako jarriak eta betiko,
leialki emonak eta zuzentasunez.
Askatasuna bialdu deutso bere
herriari,
betiko jarri dau bere ituna:
santu eta agurgarri Haren izena.
Jaunaren bildurra
zuhurtasunaren hasiera,
zuhurki dihardue hori egiten dabenak,
betiko irauten dau Haren gorespenak.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Hasieran zen bezala orain eta beti
gizaldi eta gizaldietan. Amen. Aleluia.
Ant. Jaun
errukitsuak mirari harrigarriak egin ditu, alleluia.
3 Ant. Errege
izaten hasia da Jauna, gure Jainko ahalguztiduna, alleluia.
Kantika
(Ikus Apk 19, 1-7)
Alleluia.
Salbamena, aintza ta indarra gure Jainkoarenak:
(R/. Alleluia)
Haren
epaiak egiazkoak eta zuzenak
R/. Alleluia. (Alleluia)
Alleluia.
Goretsi eizue gure Jainkoa Haren morroi guztiok,
(R/. Alleluia)
txiki
eta handi, Haren bildur zarienok.
R/. Alleluia. (Alleluia)
Alleluia.
Errege izaten hasia da-ta Jauna,
(R/. Alleluia)
gure
Jainko aalguztiduna.
R/. Alleluia. (Alleluia)
Alleluia.
Poztu gaitezan eta alaitu,
(R/. Alleluia)
Bera
daigun goratu.
R/. Alleluia. (Alleluia)
Alleluia.
Heldu dira-ta bildotsaren ezteguak:
(R/. Alleluia)
horra
apaindurik Haren emaztegaia.
R/. Alleluia. (Alleluia)
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen. (Aleluia.)
Ant. Errege
izaten hasia da Jauna, gure Jainko ahalguztiduna, alleluia.
Jainkoaren hitza
1 Pe 1, 3-5
Bedeinkatua Jaungoikoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita, errukiaren Aita, eta
poz guztien Jaungoikoa! Berak pozten gaitu-ta saminaldi guztietan, guk ere
besteak edozein saminalditan poztu ahal izan daiguzan, Jaungoikoagandik geuk
hartu dogun pozarekin.
V/.
Bedeinkatua Zu, Jauna, * zeru-sapaian.
R/.
Bedeinkatua Zu, Jauna, * zeru-sapaian.
V/. Aintza
eta gorespen Zuri gizaldietan.
R/.
Zeru-sapaian.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.
Bedeinkatua Zu, Jauna, * zeru-sapaian.
Magn. ant.
HIRUGARREN ASTEA:
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. ⇒Domekakoa
Eskariak
Otoitz egin deiogun Jainkoari, mundua harrigarriro sortu eta oraindik
harrigarriago ber-erosi ebanari, eta bihotz onez beti barritzen diharduanari,
eta esan deiogun:
Barritu eizuz, Jauna, zure
maitasunaren mirariak.
—Eskerrak Zuri, Jauna, mundua
egitekoan zure indarra eta aintza agertu deuskuzuzalako; * egizu,
ezagutu daigula munduaz hartzen dozun ardurea.
—Zure Semearen kurutzeko
garaipenaz, munduari bakea iragarri zeutson Horrek, * atara gaizuz
etsipen eta bildur guztietatik.
—Zuzentasun-zale diranei eta haren
alde lanean diharduenei lagundu eiezu, * egian eta batasunean mundu
hobe bat jasoten lehiatu daitezan.
—Lagundu eiezeu, Jauna, zapalduei,
askatu eizuz giltzapetuak, poztu nahigabetuak, emon ogia gose diranei, * eta
indarra makalei, guztiengan kurutzearen garaipena azaldu daiten.
(Bakotxak beste eskari batzuk ere
egin daikez)
—Zure Semea, irugarren egunean
hobitik handikiro biztu zenduan Horrek, * egizu, hildako gure senideak
Haregaz batean bizitza osora heldu daitezala.
Amaitu daigun gure otoitza, Jaunak irakatsitako hitzak esanez:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza:⇒Domekakoa
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.