Bezperak
V/. Zatozkit lagun, ene Jainko.
R/. Jauna, zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen. (Aleluia).
1 Ant. Jaunak
inguratzen dau bere herria.
124 Sal
Jaunagan uste on dabenak,
Sion-mendialako,
ha ez da kolokatzen,
betiko dago-ta.
Jerusalem mendiek inguratzen dabe,
horrela inguratzen dau Jaunak
bere herria,
orain eta aldien aldietan.
Ez da-ta zutunik egongo
gaiztoen aginte-zigorra
zintzoen arloaren gainean,
zintzoaren eskua
zabaldu ez dadin gaiztora.
On eiezu, Jauna, onei,
bihotzez zintzo diranei.
Euren okerkerietara
saihestu diranak, barriz,
uxatu beiz Jaunak
gaizkileekin batera.
Bakea Israelen gainera!
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunak
inguratzen dau bere herria.
2 Ant. Umetxoen
antzeko bihurtzen ez bazaree, ez zaree sartuko zeruetako erreinuan.
130 Salmoa
Jauna, nire bihotz au ez dago harro,
begiak ez daukadaz
behar baino gorago.
Ez nabil gauza handien atzetik,
ni baino gorago dagazan
harrigarrien atzetik.
Ostera, batu-batu egin naz neugan,
arimaren bakean,
umetxoa lez amaren altzoan;
umetxoa lez da-ta
nire arima nire barruan.
Egon Jaunaren zain, Israel-herri,
orain eta beti.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Umetxoen
antzeko bihurtzen ez bazaree, ez zaree sartuko zeruetako erreinuan.
3 Ant. Abade-erreinu egin gaituzu, Jauna, gure
Jainkoarentzat.
Kantika: Apk 4, 11; 5, 9-10. 12
Aintza, ospea ta agintaritza
hartzeko bazara nor,
Jauna, gure Jainkoa;
Zeuk eginak dira-ta diran guztiak,
zure gura-izatez dira eginak.
Liburua hartzeko eta siluak urratzeko
bazera nor,
hila izan zara-ta,
eta zure odolaz erosi dituzu
Jainkoarentzat gizakiak,
leinu eta hizkuntza,
herri eta enda guztietakoak;
eta abade-erreinu egin dituzu
gure Jainkoarentzat,
eta errege izango dira lurrean.
Indarra ta aberastasuna,
jakituria ta ahalmena,
ospea, aintza ta gorespena
hartzeko bada nor
hila izan dan Bildotsa.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Abade-erreinu egin gaituzu, Jauna, gure
Jainkoarentzat.
Jainkoaren hitza
St 4, 11-12
Zuen maitasuna izan
bedi maltzurkeriarik bakoa. Okerrari gorroto; onari eutsi; maitatu eizue alkar
senide onak lez; goi-mailak alkarri opa; laguntzeko ez izan nagi; egon zaiteze
gogo-irakiten; Jaunari zerbitzu egiten; itxaropenean pozik; ezbeharrean eroapen
handiko; otoitzean lehiatsu.
V/. Betikoa da zure hitza, Jauna, * iraunkorra
zerua bezala.
R/. Betikoa da zure hitza, Jauna, * iraunkorra
zerua bezala.
V/. Zure leialtasuna gizaldien gizaldietaraino.
R/. Iraunkorra zerua bezala.
V/. Aintza Aitari eta Semeari eta Espiritu
Santuari.
R/. Betikoa da zure hitza, Jauna, * iraunkorra zerua
bezala.
Magn. ant. Pozaren pozez daukat nire barrua,
Jainkoa da-ta nire salbazinoa.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Pozaren pozez daukat nire barrua,
Jainkoa da-ta nire salbazinoa.
Eskariak
Otoitz deiogun, bere
herriaren itxaropena dan Jainkoari, esanez:
Zeu zara, Jauna, zure herriaren itxaropena.
—Eskerrak Zuri, Jauna, Kristo zure Semearen bitartez
aberastu gaituzulako, * era guztietako hitz eta jakintzetan.
—Zure eskuetan dagoz, Jauna, agintzen deuskuenen
bihotz-adimenak; * emoiezu, bada, zuzentasuna euren erabakietan, hareen
asmo eta egiteak atsegin dakizuzan.
—Zeuk eman deutsezu, Jauna, ertilariei Zugandik
datorren edertasuna agertzeko eskua: * egizu, hareen lanarekin gizakien
poza eta itxaropena ugaritu daitezala.
—Jauna, ez dozu izten gure indarrak baino tentaldi
handiagorik izan daigun; * indartu eizuz makalak eta jaso jausiak.
Bakotxak bere eskariak ere egin
daikez
—Zure Semearen bidez biztuko garala agindu deuskuzu,
Jauna: * arren, ez betiko ahaztu hildakoak.
Familia bateko senide
lez alkarturik, guztion Aitari esan deiogun:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza
Aita errukitsu, igon
bei Zugana arratsalde honetan gure otoitzak; eta jatsi bedi gugana zure
bedeinkapena, zure laguntzarekin salbau gaitezan orain eta beti. Zure Seme Jesu
Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko
eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko
ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren
bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.