Bezperak
Agurra
V/. Zatozkit
lagun, ene Jainko.
R/. Jauna,
zatoz laster ni laguntzera.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
IKUSIA DUT ZERU BERRIA
Ikusia dut / zeru berria,
ikusia lur berria:
Lehengo zeru, / lehengo lurrik
ez zen gehiago ageri.
Ikusia dut / hiri santua
Jerusaleme berria:
Jainkoagandik / zerutik jaisten
ezkon-berria iduri.
Lur berri eta / zeru berrian
Jaunak gaitu bat / egingo.
Lur berri eta / zeru berrian
Harekin gera / biziko.
Entzun izan dut / goiko tronutik
indar handiko mintzoa:
«Hona Jainkoak / gizonen baitan
duen betiko egoitza».
Haiekin baita / orain egongo
zeruetako Jainkoa;
ta hoiek orain / jendalde santu
Jainkoa lagun dabiltza.
Lur berri eta / zeru berrian
Jaunak gaitu bat / egingo.
Lur berri eta / zeru berrian
Harekin gera / biziko.
Negar guztiak / begietatik
ditu txukatuz kenduko:
Heriotzerik, / eritasunik
ez da gehiago izango.
Negar-zotinik / ez da entzungo,
ez eta dolu, ez oihu:
Beren minekin / lehengo gauzak
betiko dira suntsitu.
Lur berri eta / zeru berrian
Jaunak gaitu bat / egingo.
Lur berri eta / zeru berrian
Harekin gera / biziko.
Goiko tronuan / jarririk zenak
ozenki zuen hau esan:
«Hona non orain / gauza guztiak
berri egiten ditudan.
Ni naiz lehena, / ni naiz azkena,
egarrituen iturri.
Harek ni Jainko, / hura Nik seme,
irabazleak nau sari».
Lur berri eta / zeru berrian
Jaunak gaitu bat / egingo.
Lur berri eta / zeru berrian
Harekin gera / biziko.
Salmutegia
1 Ant. Jaunak
begiko dau behartsua.
Sal 10
Jaunagana batzen naz.
Zergaitik niri esan:
«Alde mendira,
hegaztiaren antzera, hegan.
Izan ere, gaiztoek
uztaia tenkatu dute,
eta gezia uztai-harian jarri,
bihotz zuzenekoak
ilunpean jo nahirik.
Oinarriek hutsegiten badabe,
zintzoak zer egin daike?»
Jauna bere etxe santuan;
Jaunak zeruak jesarleku;
begiak argi daukaz,
gizakiak betazalez ikertzen ditu.
Jaunak ikertzen zintzoa ta gaiztoa,
Haren bihotzak
indarkeria-zaleentzat gorrotoa.
Gaiztoen gainera txingarrak,
infernu-harria euri,
sargori-haizea izango dabe
edontziko edari.
Zuzena da-ta Jauna,
zuzentasuna dau maite,
Haren aurpegia
zintzoek ikusiko dabe.
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jaunak
begiko dau behartsua.
2 Ant. Zorionekoak,
bihotzez garbi diranak; honeexek ikusiko dabe-ta Jaungoikoa.
Sal 14
Jauna, nor dagoke zure txabolan?
Nor bizi daiteke
zure mendi santuan?
Akatsik barik eta zintzo dabilana,
bere artean egia dinoana;
mihinez inor bezten ez dauana,
hurkoari txarrik egiten ez deutsona,
auzokoa lotsagarri izten ez dauana;
gaiztoari esker txarra emoten
deutsona,
Jainko-bildur dana
ospatzen dauana;
bere kaltetan zin eginik ere
aldatzen ez dana,
dirua irabazitan emoten ez dauana,
erru bakoaren aurka
eskupekorik hartzen ez dauana.
Honeek egiten dituana,
ez da kolokatuko sekulan
Aintza Aitari eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Zorionekoak,
bihotzez garbi diranak; honeexek ikusiko dabe-ta Jaungoikoa.
3 Ant. Jainkoak
aurrez aukeratu ginduzan Jesu Kristoren bidez, bere seme-alaba-orde izateko.
Kantika: Ef 1, 3-10
Bedeinkatua
izan bedi Jainkoa,
Jesu Kristo gure Jaunaren Aita,
Espirituaren era guztietako
bedeinkapenez,
zeruan Kristogan
bedeinkatu gaituana.
Harengan
aukeratu ginduzan-eta,
mundua sortu baino lehen,
bere aurrean, maitasunez,
santu eta errugabe izan gaitezan.
Aurrez
aukeratu ginduzan
bere seme-alaba-orde izateko,
Jesu Kristoren bidez,
bere nahiaren onberatasunez;
bere Seme maiteagan
hain ugari emon deuskun
graziaren aintzak
Bera gorespenez bete daian.
Seme honengan,
bere odolaz dogu erospena,
eta pekatuen parkamena;
halakoa izan da
Haren grazia-aberastasuna.
Oparo isuri deusku-ta bere grazia
ezaguera osoz eta jakituriaz:
bere nahiaren
misterioa
ezagutuazo deusku,
bere onginahiez erabagita eukana,
garaia etortean beteko ebana.
Zeruko eta lurreko gauza guztiak
Kristogan batuko dituala,
Berau buru dala.
Aintza Aitari
eta Semeari
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez orain eta beti
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Jainkoak
aurrez aukeratu ginduzan Jesu Kristoren bidez, bere seme-alaba-orde izateko.
Jainkoaren hitza
Kol 1, 9b-11
Jaungoikoaren nahia bete-betean ezagutu eizue, jakituria osoz eta
goi-zentzunez; holan zuen jokaerea Jaunak nahi dauan langoa izango da,
Berarentzat atsegin osokoa; era guztietako egintza onen frutuak ekarriko
dozuez, eta gero ta gehiago ezagutuko dozue Jainkoa. Haren aintzaren ahalmenak
indar emongo deutsue, gauza guztiak eroapenez eta bihotz zabalez eroateko.
V/. Osatu
naizu, Jauna, * zure aurka hoben egina nozu-ta.
R/. Osatu
naizu, Jauna, * zure aurka hoben egina nozu-ta.
V/. Hauxe
dinot nik: Erruki zakidaz, Jauna.
R/. Zure
aurka hoben egina nozu-ta.
V/. Aintza
Aitari eta Semeari eta Espiritu Santuari.
R/.
Osatu naizu, Jauna, * zure aurka hoben egina nozu-ta.
Magn. ant. Handiesten
dau nire arimak Jauna, ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Lk 1, 46-55
Handiesten dau nire arimak Jauna,
pozaren pozez daukat nire barrua;
Jainkoa da-ta nire salbamena,
ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Dohatsu deituko nabe gaurtik gizaldi guztiek,
handiak egin deustaz-eta Ahalguztidunak:
Santua da Haren izena,
eta Haren errukia, gizaldiz-gizaldi †
bildur deutsoenengana.
Bere besoaren indarra erabili dau,
buru harroak triskatu dauz;
bota dauz euren aulkitik handikiak,
eta gora jaso dauz ezerezak;
ondasunez bete dauz gosez egozanak
eta esku hutsik bialdu asko eukenak.
Bere gain hartu dau Israel, bere morroia,
errukia gogoratu jakola;
gure gurasoei halan eutsen emon berbea,
Abrahami eta ondorengoei betiko esana.
Aintza Aitari eta Semeari,
eta Espiritu Santuari.
Lehen lez, orain eta beti,
eta amaibako egunetan. Amen.
Ant. Handiesten
dau nire arimak Jauna, ikusi dau-ta mirabe honen ezereztasuna.
Eskariak
Jainkoak betiko alkartea egin dau bere herriarekin, eta beti on egiten ekiten
deutso; horregatik eskerrak emon deioguzan eta uste osoz otoitz egin deiogun,
esanez:
On egiozu, Jauna, zure herriari.
—Salbau eizu zure herria, Jauna,
* eta bedeinkatu zure ondarea.
—Eroan eizuz kristau guztiak
batasunera, * gizadiak Zuk bialdutako Kristo sinistu daian.
—Isuri eizu zure grazia, gure
senitarteko eta lagunetara, * eta egizu, zabaldu daiela Kristoren usain
gozoa.
—Erakutsi eiezu zure maitasuna
hil-zorian dagozanei, * zure salbamena ikusi daien.
(Beste eskari batzuk ere egin
daikez bakotxak)
—Errukitu zaitez hildakoez, * eta
sartu eizuz Kristoren atsedenean.
Amaitu daigun gure otoitza, Jaunak irakatsitako hitzak esanez:
Gure Aita zeruetan zarana,
santu izan bedi zure izena,
etor bedi zure erreinua,
egin bedi zure nahia
zeruan bezela lurrean ere.
Emoiguzu gaur
egun honetako ogia,
parkatu gure zorrak
geuk ere geure zordunei
parkatzen deutsegun ezkero,
ez eiguzu itzi tentazinoan jausten
baina atara gagizuz gatxetik.
Otoitza:
Jauna, gure zerbitzu apalak goretsi daiala zure handitasuna; eta gure
salbamenagaitik Maria Birjinaren ezereztasunari begiratu zeutsan Horrek, eroan
gaizuz salbamen betera. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin
eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-eta gizaldi eta
gizaldietan.
Amaierea
V/. Jauna zuekin.
R/. Eta zure Espirituarekin
V/. Bedeinkatu zaizela Jainko ahalguztidunak:
Aitak eta Semeak eta Espiritu Santuak.
R/. Amen.
V/. Zoaze Jaunaren bakean.
R/. Eskerrak Jainkoari.