II. Asteko Antifona-Otoitzak

II. Domekea

I Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, hona munduko pekatua kentzen dauana, alleluia.

B urtean:  Ikasle biek, Joanek esandakoa entzunik, Jesusi jarraitu eutsoen.

C urtean:  Ezteguak ziran Galileako Kanan, eta han suertatu zan Jesus bere ama Mariagaz.

Otoitza

      Jainko ahalguztidun betikoa, zeure esku daukazuz zeru-lurrak; entzun bihotz onez zure herriaren eskariak, eta emon zeure bakea gure egunotan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

II Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Autormen hau egin eban Joanek: Jesus, Jainkoaren Semea da.

B urtean:  Andresek holan esan eutson bere anaia Simoni: Mesias aurkitu dogu! Eta Jesusengana eroan eban.

C urtean:  Galileako Kanan egin ebazan Jesusek bere lehenengo ezaugarriak; bere aintza azaldu eutsen, eta sinistu egin eben Harengan bere ikasleek.

Otoitza

      Jainko ahalguztidun betikoa, zeure esku daukazuz zeru-lurrak; entzun bihotz onez zure herriaren eskariak, eta emon zeure bakea gure egunotan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

VI. domekea

I Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Zuen zuzentasuna idazlariena eta farisearrena baino handiagoa ez bada, ez zaree sartuko zeruetako erreinuan.

B urtean:  Jesusek, errukiturik, eskua ipini eutson legenardunari eta ikutu egin eban; eta garbi gelditu zan.

C urtean:  Zorionekoak, behartsu zareenak; zeuena da-ta Jainkoaren erreinua. Zorionekoak, orain gose zareenak; asetuko zaree-ta.

Otoitza

      Jainko gure Jauna, bihotz garbi eta zintzoetan dozu zure atsegina; egizu, zure grazian bizi izan gaitezala, Zu gure bihotzetan bizi izan zaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

II Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Jaunaren aginduak beteten dituana eta halan irakasten dauana, handia izango da zeruetako erreinuan.

B urtean:  Jesusek osatutako legenarduna, Jaunak beragan egindako harrigarriak aldarrikatzen hasi zan guztien aurrean.

C urtean:  Zorionekoak zuek, Gizonaren Semeagaitik gizakiek gorrotatzen zaituenean. Poztu zaiteze egun haretan eta alaitu, handia izango da-ta zuen saria zeruetan.

Otoitza

      Jainko gure Jauna, bihotz garbi eta zintzoetan dozu zure atsegina; egizu, zure grazian bizi izan gaitezala, Zu gure bihotzetan bizi izan zaitezan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

X. Domekea

I Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Jesusek, bidez joiala, Mateo izeneko gizon bat ikusi eban zergalari-mahaian jesarrita, eta holan esan eutson: Jarraitu Neuri. Eta Mateok, jagi eta jarraitu egin eutson.

B urtean:  Etxe bat erdibi egiten bada, etxe horrek ezin daike zutunik iraun —dino Jaunak—.

C urtean:  Ama alarguna ikustean, erruki izan eban Jaunak; eta holan esan eutson: Ez negarrik egin!

Otoitza

      On guztien iturri zaran Jauna, entzun gure otoitza; eta egizu, zure argiak argi egin deigula zuzen dana ezagutzeko, eta zure laguntzak indar emon, beteteko. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

II Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Opariak barik errukia nahi dot Nik. Ez naz-eta zintzoei dei egitera etorri, pekatariei baino.

B urtean:  Jainkoaren nahia egiten dauana, haxe  da nire anaia, eta arreba eta ama.

C urtean:  Profeta handi bat agertu da gure artean, Jainkoak ikustaldia egin deutso bere herriari.

Otoitza

      On guztien iturri zaran Jauna, entzun gure otoitza; eta egizu, zure argiak argi egin deigula zuzen dana ezagutzeko, eta zure laguntzak indar emon, beteteko. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

XIV. Domekea

I Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Hartu eizue neure buztarria eta ikasi Nigandik: nire uztarria leuna da, eta nire zamea arina —dino Jaunak—.

B urtean:  Jesus bere herrira joan zan, bere ikasleak lagun ebazala. Eta zapatua heldurik, irakasten hasi zan sinagogan.

C urtean:  Uzta ugaria da; baina langileak gitxi. Egin, beraz, otoitz uzta-jabeari, bialdu daizala langileak bere uztara.

Otoitza

      Jainko Jauna, zure Semea beheratuz, jaso egin dozue jausita egoan mundua; emon zure fededunei egiazko poza, eta egizu, pekatuaren buztarpetik askatu dozuzaznek betiko zoriona izan daiela. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

II Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Etorri Neugana nekatuok, lanpetuok; eta Neuk arinduko zaituet.

B urtean:  Jesusen herritarrek ezin eben sinistu Harengan. Jesusek, barriz, holan esan eutsen: Bere herrian, bere senitartean eta bere etxean baino ez dabe gitxiesten profeta.

C urtean:  Ikasleak pozez beterik bihurtu ziran, deabruak ere menpean jartzen jakezalako. Baina Jesusek esan eutsen: Poztu zaiteze, eta gehiago, zuen izenak zeruetan idatzita dagozalako.

Otoitza

      Jainko Jauna, zure Semea beheratuz, jaso egin dozue jausita egoan mundua; emon zure fededunei egiazko poza, eta egizu, pekatuaren buztarpetik askatu dozuzaznek betiko zoriona izan daiela. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

XVIII. Domekea

I Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Erdu! Erosi dirurik gabe eta jan, betiko asetzen dauan ogia.

B urtean:  Jainkoak emon eutson bere herriari mana; Berak emoten deutsue zuei ere zeruko egiazko ogia.

C urtean:  Egizue ihes ondasun-gose guztitik. Inoren bizia ez dago-ta, asko eukita ere, dakazan ondasunetan.

Otoitza

      Etorri zakiez lagun, Jauna, zure zerbitzariei, eta agertu eiezu beti zure bihotz ona, Zuri otoizka diharduenei; eta, egile ta nagusi autortzen zaituenez, emoiezu bizi barria, eta jagon eizuz beti bizi barri horretan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

II Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Jentetza handia egoan eta ez eben zer-janik. Jesusek, bere ikasleei dei eginda, holan esan eutsen: Erruki dot jente hau.

B urtean:  Egizue lan, ez hondatzen dan janariagaitik, betiko bizitzaraino irauten dauanagaitik baino, alleluia.

C urtean:  Senideok, benetako aberatsak izan nahi badozue, bilatu eizuez egiazko ondasunak.

Otoitza

      Etorri zakiez lagun, Jauna, zure zerbitzariei, eta agertu eiezu beti zure bihotz ona, Zuri otoizka diharduenei; eta, egile ta nagusi autortzen zaituenez, emoiezu bizi barria, eta jagon eizuz beti bizi barri horretan. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

XXII. Domekea

I Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Etorriko da Gizonaren Semea Aitaren aintzatan; eta orduan bakotxari bere egiteen neurriko ordaina emongo deutso.

B urtean:  Gorde eizuez eta bete Jaunaren aginduak; horrexek egingo zaitue zentzundun eta jakintsu herri guztien aurrean.

C urtean:  Bere burua goratzen dauana, beheratua izango da; eta bere burua beheratzen dauana, goratua.

Otoitza

      Zeru-lurren Jainkoa, Zugandik dator on guztia: sartu gure bihotzetan zure izenaren maitasuna; lotu gaizuz gero ta estuago Zeugaz, biziazo daizun gure barruan ona dan guztia, eta biziazo dozuna arreta handiz jagon.  Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

II Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Zertarako dau gizakiak mundu guztia irabaztea, bere bizia hondatzen badau?

B urtean:  Entzun eizuez eta gogoan hartu, Jainkoak emondako irakatsiak.

C urtean:  Ezteguetara deitzen zaituenean, joan eta jarri zaitez azkenengo lekuan; deitu zaituanak, datorrenean, esan deizun: Adiskide, igon eizu gorago! Alleluia.

Otoitza

      Zeru-lurren Jainkoa, Zugandik dator on guztia: sartu gure bihotzetan zure izenaren maitasuna; lotu gaizuz gero ta estuago Zeugaz, biziazo daizun gure barruan ona dan guztia, eta biziazo dozuna arreta handiz jagon.  Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

XXVI. Domekea

I Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Gaiztoak, egindako pekatuaz damutzen bada, eta legean eta zuzentasunean badabil, izango dau bizia —dino Jaunak—.

B urtean:  Zuek Kristorenak zareelako, baso bete ur edateko emoten deutsuenak, ez dau galduko bere saria —dino Jaunak—.

C urtean:  Moisesi eta Profetei entzuten ez badeutse, ez dabe sinistuko, ezta hildako bat biztuta be.

Otoitza

      Jainko Jauna, parkatzen eta errukitzen agertzen dozu batez ere zure ahalmen handia; isuri eizu gure ganera etengabe zure grazia, Zuk agindutako ondasunetara lehiatuz, zeruko zoriona jadetsi daigun.  Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

II Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Niri «Jauna, Jauna!»-ka diharduenak, ez dira guztia sartukok zeruetako erreinuan; zeruetan dagoan neure Aitaren nahia egiten dabenak baino, alleluia.

B urtean:  Zuek Kristorenak zareelako, baso bete ur edateko emoten deutsuenak, ez dau galduko bere saria —dino Jaunak—.

C urtean:  Seme, gogoratu eizu zuk zeure bizitzan ondasunak hartu zenduzala, Lazarok, barriz, zoritxarrak.

Otoitza

      Jainko Jauna, parkatzen eta errukitzen agertzen dozu batez ere zure ahalmen handia; isuri eizu gure ganera etengabe zure grazia, Zuk agindutako ondasunetara lehiatuz, zeruko zoriona jadetsi daigun.  Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

XXX. Domekea

I Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Lagun-hurkoa maite dauanak, ez deutso txarrik egiten. Maitatzea da, beraz, Lege osoa betetea.

B urtean:  Salbau dau Jaunak bere herria; lurraren azken-mugetatik batuko ditu itsuak eta herrenak, alleluia.

C urtean:  Zergalaria, zintzoturik jatsi zan bere etxera. Izan be, bere burua goratzen dauana, beheratua izango da; eta bere burua beheratzen dauana, goratua.

Otoitza

      Jainko ahalguztidun betikoa, handitu gugan sinismena, esperantza eta maitasuna; eta zure agintzariak jadesteko, egizu, maitatu daiguzala zure aginduak. Zure Seme Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez, Zurekin eta Espiritu Santuarekin batean Jainko eta errege bizi da-ta gizaldi eta gizaldietan.

II Bezperak

Magn. ant.

A urtean:  Hauxe da Legeko agindurik nagusiena: Maitatu eizu Jauna, zure Jainkoa, bihotz-bihotzez, alleluia.

B urtean:  Jesusek holan esan eutson itsuari: Zoaz, zeure sinisteak osatu zaitu. Eta berehala hasi zan ikusten, eta atzetik joakon bidean.

C urtean:  Zergalaria zintzoturik jatsi zan bere etxera. Izan be, bere burua goratzen dauana, beheratua izango da; eta bere burua beheratzen dauana, goratua.